Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dardari 1 iz dardara. ik dardarizo.
Dardari batek inarrosi ninduen, haren hatz puntak galtzontziloaren marratik beheiti hainbat zentimetro antzinatu zirenean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Dardari tiki bat jabetu zen Kristinaren eskuaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.
Gizon izukaitzat genuen, bere onetik inoiz ateratzen ez zena, baina egun hartan aurpegiaren zurbilak salatzen zuen barneko dardaria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 187. orr.
Lehenago uste nuen banekiela sukarra eta dardaria zer diren. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
2 dardari batean dardara batean.
Gorputz guztia dardari batean hastean jaiki da Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 13. orr.