Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dardarakor izond dardaratzeko joera duena, erraz dardaratzen dena.
Peruk papoa hantuz eta kanpineko mahai dardarakorra kulunkaraziz deklaratu zuen: [...]. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 27. orr.
Zuhaitzak libre hazten ziren han, adaburuak zerumugan bat eginik, hodei berdeak bailiran, hosto dardarakorrekiko kupula itxuragabeak balira bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.
Azkenik, bi oilagor, moko luzeen zamagatik motel, aireratu egin dira, elkarri segika maitasun jolasean, eta baso dardarakorraren gainean zurrunbilotu dira. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.