Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bero pisua zen eta, haizerik ez bazebilen ere, lur errearen dardara zuen aireak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Guk, berriz, badugu belarrian mintz mehe bat airearen dardara horiek jasotzen dituena eta garunera hots gisa igortzen dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.
Zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.
Belaunen dardara bat, hain zuzen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 144. orr.
'Nik ere ez dut etxera itzuli nahi,' esanen dizu Ednak astiro, ezpainen dardara bozaren soinuarekin apur apurka loturik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 382. orr.
Ahotsa apalduz joan zen gero eta gehiago, harik eta ezpainen azken dardaran hil zitzaion arte. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.
Bitartean, Martinek aulkian itxaron zuen, lepoa tente, begiak erdi itxita, ezpainetan dardara bat, otoitzean balego legez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.
Bero maxkala egiten bazuen ere, Noraren eskuetako hotzak eta dardarak larritu zuten Andreas. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.
Ziztada bat lokietan, dardara bat hanketan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 78. orr.
Emozioaren dardaraz baina oporraldi lasaian dabilenaren patxadaz. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.
Badirudi soinuaren dardara eta argiaren dirdira bat egitera doazela. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 62. orr.
Karrakak bazuen dardara antzeko bat, taup ababorrean eta taup gero istriborrean egiten baitzuen,sotoetatik odola bulkadetan baletorkio moduan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 49. orr.
-Ez! -erantzun nion, ahotsean dardara, ziegaren bazter batean kuzkurtuta. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.
Dardara batek hartu nau, burutik hanketara: bera... bera da zain nuena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
Dardara sumatu zuen hanketan. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 75. orr.
Hanketako dardara hura baino ez zuen sentitzen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.
Dardarak hartzen nau haren aitzinean berriz agertu beharko dudala burura datorkidan bakoitzean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 184. orr.
Argazkiko gizasemeak aingira batek arroka artean geldirik dagoenean egiten duen dardara kurbatu bera egiten duela dirudi. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.
Ez du hitzik atera; gorputz atal guztiak zurrundu zaizkio, eta ekaitz horren ondotik dardara bortitzetan da hasi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 321. orr.
Irudipena dut betazalen dardara txiki batek -"espasmoa" litzateke hitza- iragar dezakeela oihuka jartzen duen trantzearen hasiera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.
Dardara arin batek zeharkatzen dio gorputza, bere erlojuari begiratzen dio. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.
Eskuak bolante gainean bermatzean dardara arin bat nabari du hatzetan. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 43. orr.
Bizirik dago, ez dut ezetz esaten; baina ez zen bizi mota hori Annyk gogoan zuena; dardara xumeak ikusten ditut, hedatzen eta utzikeriaz taupaka ari den haragi zurbila ikusten dut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Zirrara moral handietako dardara urduria sentitu zuen kolpetik doktoreak, eta emozioz ikara batean hartara hurbildu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 50. orr.
Ahapeka ari zela, halako dardara pitzatu bat nabari zen haren ahotsean, Elleni zoriontasunezko lilura piztu ziona. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.
Burutik orporaino dardara ikaragarri batek astintzen zuela. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.
Azkenean atea ireki eta kandela piztu zuenean, dardara bizian zegoela ikusi zuen Lisak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Irritsezko dardara sentitzen du lipar batez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 48. orr.
Bizkarra pixka bat kakotua, harengan ohikoa behar zuen ezinegon urdurizko dardara batek astindua, hantxe zegoen geldirik, [...] galtza laburregien azpitik galtzerdi urdinak ageri zitzaizkiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Dardara-ahotsa zen nirea, negarrez hasteko zorian nengoen. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 23. orr.
Hitzek berek ezinbestearen berri eman aurrez, egia jakinarazi duen dardara-ahots apal batez. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.
Estore hautsi baten dardara zarata. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 102. orr.
Egun hartan bihozgabeturik geratuko dira erregea eta buruzagiak, izuturik apaizak, dardara-ikaraz profetak. Elizen arteko biblia Jr 4,9
Nahasdurak sekula baino indar gehiagoz jo zuen, eta aldi berean gorputz dardara zinez ikaragarriek hartu zuten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.
Diskoaren eztarri dardara apar moduan zabalduko da tabernako aire ospelean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.
Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Ahots dardararik gabe baina doinu ikaragarri bortitzez erantzun zion: "Bien sûr". Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.
Neskak ikara-dardara bat egin zuen, hozkirriak jota. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.
Bat-bateko topaketak izu-dardara sakona eragin zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.
Oso larrialdi-dardara garbiak jasotzen baitzituzten nire belarriek hark itsumustuan igorritako ultrasoinuetatik. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.
Beldur dardaraz askatu ditut lokarriak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 315. orr.
Zuek gure igarmen-dardarak eragozten ari zarete! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.
Barne dardarak astindu zuen Joseba. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
Fonetikoki ez du zentzu handirik dardarkari bakunaz hitz egiteak, dardara, berez, mugimendu errepikatua baita. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 146. orr.
Fonetika-fonologien eremuan, ahots esaten zaio ahoskorden dardarak sortzen duen hots uhinari. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 33. orr.
Dardara horrek oso hots-uhin konplexua sortzen du, alegia maiztasun askok osatua. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 149. orr.
Hersketa bukatu eta ezpainak irekitzean abia daiteke dardara, baina dardararen abiatze hori ez da nahitaez berehalakoa izaten. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.
Ahoskorden dardara nahikoa berandu hasten bada, [...] kontsonantea hasperenduntzat hartzen da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 23. orr.
Hotsaren sortzean esku hartzen duten faktoreak arnasbehera, aho artikulazioa, laringearen dardara eta sudur erresonantzia dira. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen; bigarrenean, haizea igarotzeak hots dardarak eragiten ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.
Glotisa irikia baldin badago oso, ez da inolako dardarik gertatzen, eta hautemaniko hotsa aho barrunbetik aterako da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Argi-dardara (ingelesez flicker): badirudi ikusmen-sistemari "kosta egiten zaiola" argi periodiko baten aldakuntzak jarraitzea, horren maiztasuna segundoko ziklo batzuk baino handiagoa, baina hala ere apal samarra denean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Argi-dardara argi gertaera periodiko guztietan agertzen denez, proiekzio-lastertasuna geldiegia denean agertzen da zineman. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.
Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Eskua dardaran nuen, dardaran hankak, dardaran bihotza. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 376. orr.
Begiak erdi itzuliak ditu, hortzak dardaran. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 200. orr.
Ahotsa dardaran mintzatu zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 319. orr.
Dursleytarrak dardaran jartzen ziren pentsatuta zer esango zuten auzokoek Pottertarrak kale hartan agertuz gero. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.
Ondoren auto astun batek dardaran jarri du etxea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.
Zer pasatu zaik, Joxe Ramon? -esan zidan amak ezpainak dardaran, zurbil-zurbil, ohe gainean etzanda ikusi ninduenean odola zeridala. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.
Ume gaixoa dardaraz zegoen, gona eta galtzerdiak blai eginda. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.
Begira nola dagoen dardaraz, sukarra din noski. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.
Nire gorputza dardaraz zegoen desiraren desiraz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Dardaraz zaudelako dakit izututa zaudela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 80. orr.
Amorruz dardaraz zituen besoak, eta, bat-batean, haurraren aurpegira makurtu eta garrasi egin zion: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.
Harry izerditan eta dardaraz esnatu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 120. orr.
Dardaraz edan zuen ardoa, zaindarien begiak bere gain sumatu baitzituen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.
Barrea ere dardaraz atera zitzaion, eta hotz den txakurraren zaunka gogorarazten zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 209. orr.
Gu abian jarri eta lurra dardaraz hasten zen, hiriak eta herriak dardaraz, gizon-emakumeak dardaraz, haizea bera ere dardaraz gu usaindu bezain arin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.
Heriok jotako doinua entzun eta dardaraz hasten dira gizaki-abereak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.
Pendulu astun bat da sismografoa; duen inertziagatik geldi geratzen da lurrikara bizkor bat denean, inguruan lurra dardaraz dagoela. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago. Elizen arteko biblia Sal 55,6
Semea adoratzen zuen, dardara batean bizi zen ezer gertatuko ote zitzaion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Dardara batean zeuzkan ezpainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 132. orr.
-Ni eroan? -esan zuen Hagridek, dardara batean-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.
Inspektoreari begiratu diozu istant batez, eta totelka, dardara batean, horrela adierazi diozu: [...]. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 120. orr.
Moskun egunero botatzen dituzten kanoi salba guztiekin, hiria dardara batean daukate. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 259. orr.
Labe batetik bezala igotzen zen kea eta mendi osoa dardara batean zegoen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.
Aireak dardara egin zuen, eta laino txiki bat tartekatu zen eguzkiaren eta bi emakumeen artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 202. orr.
Gorritzen eta ihartzen ari ziren hostoek dardara egiten zuten, zalantzan dauden belarriak balira bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.
Kristalek dardara egin zuten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Ezpainak dardara egin dio une batez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 112. orr.
Haren haragiek dardara egiten zuten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.
Dardara egiten dik jendeak hire aurrean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 490. orr.
Haren ahots gardenak altzairuak bezala egiten zuen dardara. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 140. orr.
Maiz egiten zituen txakurraren ametsak, tristeak, izugarriak, eta dardara eginarazten zioten, zotinka. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.
Denbora gutxi barru, zeru-lurrei eta itsaso-lehorrei dardara eragingo diet. Elizen arteko biblia Ag 2,6
Herio aipatu izanak eragin zidan dardara ezkutatu ezinik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.
Haserreak eragiten zion orain dardara. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.
ahoskorden dardara (11); ahotsak dardara (3); ahotsean dardara (5); argi dardara (7); baino dardara (3); barne dardara (3)
dardara arin (11); dardara arin bat (10); dardara bat (20); dardara batean (82); dardara batean dago (4); dardara batean jarri (8); dardara batean zegoela (3); dardara batean zegoen (4); dardara batek (11); dardara batek hartu (4); dardara baten (3); dardara bedi (3); dardara bedi itsasoa (3); dardara berezia (4); dardara bizian (19); dardara egin (48); dardara egin zuen (23); dardara egin zuten (3); dardara egingo (9); dardara egingo dute (4); dardara egiten (27); dardara egiten zion (4); dardara egiten zuen (3); dardara egiten zuten (3); dardara eragin (5); dardara eragiten (7); dardara eta (12); dardara hasi (3); dardara hori (4); dardara horiek (3); dardara hura (8); dardara sentitu (9); dardara sentitu nuen (4); dardara sumatu (4); dardara txiki (14); dardara txiki bat (9); dardara txiki batek (3)
dembak dardara (3); dembak dardara egin (3); duen dardara (3); ere dardara (5); eskua dardara (3); eskuak dardara (5); eskuaren dardara (3); eskuetan dardara (4); eta dardara (34); eta dardara batean (4); eta dardara bizian (3); eta lurrak dardara (3); ezpainetan dardara (3); guztiak dardara (3); halako dardara (7); lurrak dardara (7); lurrak dardara egin (3); osoa dardara (5); osoa dardara batean (4); zuen dardara (7)
ahotsa dardaran (7); dardarak hartu (5); dardarak hartzen (3); dardaran ari (3); dardaran eta (5); dardaran hasi (4); dardaran hasten (3); dardaran jarri (4); dardaran jartzen (3); dardaran zegoen (4); eta dardarak (5); eta dardaran (7); etxe guztia dardaran (3); guztia dardaran (3); haren dardarak (3)
ahoskorden dardararen (3); ahots dardararik (3); ahots dardararik gabe (3); antzera dardaraz (3); batere dardararik (5); batere dardararik gabe (3); dardarari dagokiona (3); dardararik egin (5); dardararik egiten (4); dardararik ez (4); dardararik gabe (16); dardararik gabeko (5); dardaraz ari (4); dardaraz dago (4); dardaraz egoten (3); dardaraz eta (11); dardaraz hasi (8); dardaraz hasi zen (3); dardaraz hasten (6); dardaraz jarri (6); dardaraz jartzen (12); dardaraz zegoen (10); dardaren interpretazioa (3); durduzaz eta dardaraz (8); ere dardaraz (3); eskuak dardaraz (4); eta dardaraz (33); ez zuen dardararik (3); gorputza dardaraz (3); hankak dardaraz (3); inolako dardararik (3); zuen dardararik (3)