Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Daniar gortearen Norvegiako enbaxadoreak. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 17. orr.
Zoaz, kapitaina, ene partetik oles egin daniar erregeari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.
Daniar hautesleek Maastrichteko ituna berresteari emandako ezezkoaren ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Holger Daniarra, Orreagan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.
Hans Christian Andersen idazle daniarrak ipuin gogoangarri bat idatzi zuen zikoinari buruz. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 74. orr.
Unamunok hain atsegin zuen pentsalari daniarrak Isaaken historian ezagutu zuen fedearen paradoxen amildegia. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 36. orr.
Gailetak daniarrak edo horietakoak ziren, ustekabean aurkituak; une egokian, dena den. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 189. orr.
Ama inuita eta aita daniarra zituen, eta inuiten artean hazi zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.
Daniarrak, hain hizlari ona izanagatik, ez zidan laguntzarik bat ere eskaini eztabaidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.
Aitonaren bertsioen arabera, daniar handi bat zen, baina beste batzuetan dogo bat deskribatzen zuen, eta behin batean San Bernardo bat zela aipatu zigun. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 62. orr.
Erokeria hau egin duena bi aldiz da eroa; hau egiteagatik eta Daniar Handi bat akabatzeagatik, direnik eta zakurrik onenetakoak baitira. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 59. orr.
daniar handia (7); daniar handiak (7); daniar handiari (3); daniarrak ere (3); daniarrak ez (3)