Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nora ezerako balantzan zebilela, gau-leize horietako batean bihotza zeharkatu zion dandy bat ezagutu zuen: David Blakely. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.
Dupin dandy bat da, itxuran nahiz arrazoibidean, bere lana dotoretasun matematikoz egiten duena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Dandya? goapoa? behar bezalakoa? herrian denetariko iritziak zebiltzan. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.
Oraindik ere dandy bat bezala janzten bazen ere, arropa zarpailak zerabiltzan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.
Gezurra badirudi ere, [Kant] gaztaroan ia dandy baten moduan bizi izan zen. Berria - Kultura 2004-02-15
Aholku-ematen ari baitzitzaion, dandy-kutsuko pedantekeriaz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 143. orr.
Modurik dandyenean jardunda, oro da plagioa, ondo da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.
dandy bat (6)