Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ama ondoan zeukan, zutik, dantzarako jantzi zuri bat soinean, farfaildun dandar bat herrestan, eta bere eskuen usain leun gozoak eztiki leuntzen zion masaila. Erdian dama pinpirin bat, morroi bik eusten zioten dandar luzea jantzita; eta dandarrean, karroza bat balitz bezala, neskato maitagarri bat zihoan etzanda, horrelaxe bidaiatzen baitute maitagarri aristokratikoek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.
Jauntxoak uniformearekin, damen soinekoen dandarrari eusten. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.
Nire alboan, hiru oilo saskian, elkarren kontra, luma multzoa dardaraka, burua hegalpean gordeta, dandarra gora, uzki uzkurtu eta arrosa kolorekoak agerian. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Kilkerren hotsak lagun, protagonista eta bere laguna, gauez, dandarrez, erreketeen kanpamendura iritsi eta bi gauzaki jaurtitzen dizkiete etsaiei. Berria - Kultura 2004-05-28
Idazmahaiko aulki jiragarria oin batez dandarrez eroan zuen Mentxuk bera zegoen tokiraino, eta berton jesarri. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 167. orr.
Eta Edward Ashburnham taldekidea Nancyrengana dandarrez daroan indarra maitasuna da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.
Patua onartzera, lasai eta goxo eroango zaitu; ez baduzu onartzen, aldiz, dandarrez. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.