Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gazte garaian herriko bandan danborra jo zuela azaldu zion Martinek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.
Danborra jotzen eta pausoa zehazki markatzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.
4.400 bat gaztetxo, denak harro, danborra jo eta jo! Herria 2004-01-29
Hatz puntez erretreta joka ari baitzen marmolezko mahaiaren gainean, danbor baten gainean bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 108. orr.
Bile-ko kaleetan, danborrak eta txirulak entzuten ziren, eta jendeak dantza egiten zuen pozez, besoak goraturik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 30. orr.
Danbor eta turuten soinu burrunbatsuaz lagundurik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.
Hango danbor eta turuten harrabotsak, hirian barna durundatsu zebiltzalarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 103. orr.
Soinu harmoniagabe haiei ehiza-adarraren nota guztiz zorrotzak eta danborraren errepika elkartu zitzaizkien, denen artean ezin eramaneko zalaparta sortuz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Danborren arrada luzea entzun zen, mendietako trumoiaren antzekoa. ik beherago 7. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.
Isiltasunak, danborren durundiaren eta jendearen etengabeko marmarraren ondoren, inoiz baino aratzagoa zirudien. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Haren kristal zeharragiek dardara egiten zuten, danbor baten larrua iduri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.
Danbor moduan sukaldeko tresnarik zaratatsuenak erabiliz. Askoren artean «Rataplan» - 29. orr.
Bestela, danbor batean txoriak edo loreak bordatzen aritzen ziren, koloretako hariekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 110. orr.
Ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren, eta eskola hustu egin zen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 174. orr.
Atzean danbor txikiak eta handiak (surdo-ak, brasildar danbor txikiak, metalezko bidoia, zintzarriak eta beste perkusio txikiak). Berria - Kultura 2004-12-21
Danbor handi bana joz heldu ziren biak, beltzez era berean estaliak danborrak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.
Danbor militarren errepika lakarra. Askoren artean «Rataplan» - 16. orr.
Zaldiek ere, Mozarten soinupean, dantza egiten zuten, beren eskuez zoruko danbor loretsua joz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.
Piano tristearen musika entzuten da, tronpeta eta danbor soinuarekin batera. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 131. orr.
Eta orduantxe zabaldu ziren azkarkiago Urgulldik korneta-hotsak eta danbor-dunbadak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 42. orr.
Danbor itxurako pakete borobil bat jaso zuen atzeko eserlekutik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 197. orr.
Soinu hark [...] parte gaiztoko danbor errepika baten antzera bizitzaren neurria markatzen zuen gupidarik gabe. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.
Aurrealdeko hankak danbor-makilak bezain tente. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.
Deabru Beltzak antzerki talde bilbotarrak itxiko du Caracasko (Venezuela) Nazioarteko Antzerki Jaialdia, Les Tambours de Feu (Su danborrak) kale ikuskizunarekin. Berria - Kultura 2004-03-24
Ardatzaren mutur batean danbor horztuna izaten dutela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.
Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.
Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, hala iltze-burua ere erlojuetan zuloz zulo erdiko danborraren biraketa-zentzuaren kontra aurrera eginez, egunero pasatzen joaten da, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Zulo horretatik ura erregulartasunez pasaraziz, iraulita jarritako katilu bat igoarazten da, artisauek kortxoa edo danborra deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.
Beraz, beheko danborrak ematen dituen laurehun bira bakoitzeko, goikoak bira bakarra egingo du, eta egindako bidea bost mila oinekoa izango da, hau da, mila urratsekoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.
Gurpilen danborretan zegoen batzuen eta besteen arteko muga. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Gauean, osatu dute behinik behin errebolberra, eta danborra hiru balarekin betetzen hasi dira. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.
Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia... Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.
Estandarteak flotatzen ari ziren airean, bular bandak desfilean zihoazen, bat-bateko danbor arrada batek eztanda egiten zuen haren belarrietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.
Hiru iturrietako bakoitzaren aurrean txanda iritsi zain egoten ziren neskameek eta haien laguntzaileek -okinek eta gudariek- suiletan jotzen zuten danbor-arradetan bilatu behar baita. Askoren artean «Rataplan» - 39. orr.
Harryk aintzira aldera begiratu zuen, bihotza danbor-arrada bezala entzuten zuela bularrean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.
Mab Erreginaren jauregiko lurraldeetatik danbor-arradak etorri ziren, errege-guardiak abisua jaso zuela adieraziz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.
Dena delakoak danbor-errebolber batekin egin badu tiro, balaren azala berarekin eraman du. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.
-Scalako kritikari musikala izan behar da, tonalitateagatik bereizten jakiteko nola egin ote den tiroa, errepikapen-pistola batekin ala danbor-errebolber batekin! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.
Danbor hotsek eta oihu alaiek esnatu gintuzten. Txillardegi «Putzu», 1999 - 127. orr.
Tronpeta eta danbor hotsa dator kale kantoitik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 148. orr.
Nonbait, urrunera gabe, nondik ez zela, danbor hots bat entzuten zen, dunetako danbor misteriozkoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Danbor hots ongi bereiziak, batzuetan zoliago, bestetan apalago, aldika geldituz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Danbor eta turuta hotsa, kanoi-sutunpa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 223. orr.
Lehen danbor eta txistu hotsak entzun orduko, txaloka eta aupaka erantzun zieten Jaizkibel konpainia animatzera gerturatutako herritarrek. Berria - Harian 2005-09-09
Berarekin zihoazen eunukoak danbor joka ari ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.
Inaziok begia eman dio Gabrieli, haren hatzak danbor joka ari dira jatetxeko mahaiaren gainean, entzundako doinua airera eraman nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.
Bildutako herritarren aurrean, hezlea ehiza-adar bat jotzen hasi zen, eta danbor-joka laguntzailea. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.
Ordu bertsuan, Trinitateko kaletik, han baitzeuden iturriak, guardia erreleboa ere igarotzen zen, harresietara bidean, danbor eta txilibitu musikaz; eta horrek, ura hartzeko ilaran zeudenen artean, upeletan danbor jotzea eragingo zuen, berez. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
Martxaren danbor jotzeek [...] ur iturrian txanda iritsi zain zeuden bitartean, okinek eta urketariek beren upeletan eta neskameek beren suiletan denbora-pasa jotzen zituztenetan dute jatorria. Askoren artean «Rataplan» - 33. orr.
Danbor jotzea egiten dute, azal batean, danbor batean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.
Hogei bat danbor jotzailek osatzen dute orkestra. Berria - Kultura 2004-02-10
Danbor-jotzaileak zirela Donostian zeuden gizon serio bakarrak. Askoren artean «Rataplan» - 14. orr.
"La Euterpe" bandaren kide garrantzitsua zen danbor-jotzaile nagusi batek, L.A. delako batek, zuzendurik. Askoren artean «Rataplan» - 30. orr.
Kementsu zutitu, eta urrats zehatzekin ibiltzen hasi zen, eskuez danbor-jotzailearen mugimenduak antzeratuz eta ahotsarekin danborraren hotsa eginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.
Bola iletsu baten moduko kapela luzea zuen danbor nagusiaren makila dizdizariaren atzetik, gorriz jantzitako alabardarien ibilaldia zihoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 326. orr.
Zaindaria gugana heldu zen: korsikar txiki erretxin bat zen, danbor nagusiarenen gisako biboteekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 134. orr.
· (Donostiako Danborradan) Pedro Luzarraga izan zen Danbor nagusia. Askoren artean «Rataplan» - 51. orr.
Danborradako danbor nagusia izan nahi duen gizona gaskoia da. Askoren artean «Rataplan» - 11. orr.
bat danbor (3); da danbor (3); danbor bat (12); danbor baten (4); danbor eta (12); danbor handiaren (3); danbor hori (3); danbor horren (6); danbor hots (5); danbor hotsa (9); danbor hotsak (11); danbor joka (3); danbor jotzaile (6); danbor jotzaileak (4); danbor jotzailek (3); danbor nagusia (6); danbor txikiak (3); danbor txikiko (3); erdian danbor (3); eta danbor (20); eta danbor hotsak (5); tronpeta eta danbor (3)
dagoen danborraren (3); dagoen danborraren (3); danborra jo (8); danborra jotzen (13); danborra joz (3); danborrak ere (3); danborrak eta (8); danborrak eta txirulak (3); danborren arrada (7); danborren hotsa (3); edo danborra (5); eta danborra (9); eta danborrak (5); eta danborraren (3); eta danborraren (3); taiko danborren (5); urrezko danborra (3); ziren danborrak (3)