Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku itxiarekin mahaiari danbatekoa emanez esan ohi zenuen bezala, GE-ZU-RRA!! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.
Leihoa irekita topatu zuen, haizeak leiho-orriak dantzatu eta lantzean behin danbatekoa emanaz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 179. orr.
Haizeak leihoen kontra jotzean eragindako danbatekoen ondorioz esnatu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 172. orr.
Erlojuaren mailuaren danbatekoa ere aditzen da, herio itzaliko ahotsa, iluna, bailaran oihartzun tristea duena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Tximistak zerua urratzean sortarazten duen danbateko moduko bat aditu zen solairu osoan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 99. orr.
Errebolberraren danbatekoa gorgarriro lehertu zen egongelako horma sendoen artean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.
Guadalupeko gotorlekuan zeuden 155 mm-ko kanoi zaharrak nolakoak ziren, Donostiako danbatekoak Urnietan ere nola entzuten zituzten. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.
Txistu-hots bat entzun zen, eta gero aizkoraren danbatekoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.
Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren. Elizen arteko biblia Ap 4,5
Eta danbatekoak izan dira aizkoraren hotsak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 69. orr.
Pistolarena bezalako danbatekoa entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 268. orr.
Hamabiko handiaren danbateko bi gero, eta hor dator etxeko jauna, begiak beteta: [...]. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 143. orr.
Hiru danbateko izan ziren, eta gero isiltasuna. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 314. orr.
Hadassek bira egin zuen haragiaren bila joateko, takoi altuak danbateko joka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 197. orr.
Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka. tximistak zerua urratzean sortarazten duen danbateko moduko bat aditu zen solairu osoan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Atea muturraren aurrean itxi zion, danbateko batez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.
Ateak danbatekoa jo zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 155. orr.
Danbatekoa jo zion ateari. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.
Bere gelan sartzen zen, atearekin danbatekoa joz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.
Sukaldeko atearen danbatekoa entzun nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.
Atearen danbatekoak galarazi dio Edurneren azkeneko hitzak entzutea: "Hire alaba duk, ezta?". Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 97. orr.
Nire onetik irtenda, ospa egin nuen kalera, ateari danbatekoa emanda. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 98. orr.
Ateari danbateko bat eman eta kanpora egin zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.
Danbatekoa eman eta alde egin nuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 206. orr.
Kalerako bidea hartu zuen, txilin-hotsa erabat estali zuen danbateko batekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.
Horretan bi kolpe indartsu entzun zituzten, etxe barruan bi ate danbatekoz itxi izan balira bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.
Pistolaren tiroa bezalako danbateko handi batez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.
Danbateko ederrak entzun ditut, eta ni hantxe, barruan, azkeneko harria jausi arte. Danbateko gogor bat sentitu zuen. Berria - Harian 2005-12-21
Aurreko autobusean nindoan eta danbateko izugarria entzun dut; burua jiratu eta bi solairuko autobusaren erdia airean ikusi dut. Berria - Harian 2005-07-08
Nijni Novgorodeko geltokira heldu baino hamabi versta lehenago, burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.
Nik zaurituriko morroiak lurra jotzen zuen unean bertan entzun nuen errebolberraren danbateko gorgarria. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.
Igotzeko abiada hartzerakoan, ordea, danbateko sor bat sentitu nuen arroparen azpian, eta, aldi berean, sekulako ziztada izterraren goiko aldean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 181. orr.
Sekulako danbatekoa sentitu nuen barruan letra haiek osatutako esaldiaz jabetzera heldu nintzenean: [...]. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.
Etorri, estropezu egin, oreka galdu eta itzelezko danbatekoa hartuko dute hainbat metro harantzago gelditzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 260. orr.
Espa horren atzean, fededuna dago beti aurreneko danbatekoa emateko prest, eta inor izorratzen edo akabatzen badu, amodioaren izenean eginen dizu beti. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.
Bere atzean Ronen hotsa entzuten zuen, bihurguneetan danbateko-hots txiki isil batzuk ateratzen baitzituen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.
Gero, ate-danbateko bat entzun zen eta lasaitasuna berriro nagusitu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Kugler zarata batean igotzen da eskaileretan gora, ate danbateko bat ematen du, eta eskuak igurtziz sartzen da, umore onez, keinuka, edo umore txarrez eta isilik, animuak nola dauden. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.
Kanoi-danbatekoen pareko soinuak iristen ziren ibarretatik. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.
Zenbat kanpai-danbateko emango ziren ere erabaki zuten airoso asko: Eguraldi on garbiaren anuntzioa, 3 danda joz abisatuko zen; baina hirunako hori beste 3 bider errepikatuta. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.
Begiratu hitsak eta aurpegi hotz-hotzak, bai-ez erako erantzunak, etxea dardar batean jarrarazten zuten haserre-danbatekoak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.
Dena den, iritsi eta lasterrera, Kopan, Zaragozaren aurka Romareda futbol zelaian jokatutako kanporaketan hartu zuen lehen danbatekoa. Berria - Kirola 2004-02-08
Emazteak utzi duelako danbatekoa emanda alde egin nahi du mundutik; beraz, komuneko hodian lotzen du xingola handik zintzilikatzeko. Berria - Kultura 2004-07-07
Gainera, Espainiako Renferen kontratua galdu duenez, danbateko latza jaso zuen. Berria - Ekonomia 2004-03-11
Gamesaren (- %4,19) danbatekoa mozkin txikiagoen aurreikuspenak ekarri bazuen, ikuspegi makroekonomikoan ere laino beltzak nagusi. Berria - Ekonomia 2004-11-17
Eguraldia bezain hotz ari ziren burtsak astean, eta aspaldiko partez danbatekoa jasoko zutela zirudien. Berria - Ekonomia 2004-02-28
ate danbateko (5); ate danbateko bat (5); atea danbateko (17); atea danbateko batez (14); ateari danbateko (5); ateari danbateko bat (3); beste danbateko (6); beste danbateko bat (4); danbateko bat (31); danbateko bat eginez (5); danbateko bat emanda (5); danbateko bat emanez (4); danbateko bat entzun (6); danbateko batekin (3); danbateko batez (27); danbateko batez itxi (16); danbateko handi (4); danbateko handi bat (3); danbateko latza (3); danbateko ozen (7); danbateko ozen bat (4); eta atea danbateko (5); eta danbateko (8); eta danbateko batez (3)
ate danbatekoa (5); atea danbatekoa (3); atearen danbatekoa (9); atearen danbatekoa entzun (3); ateari danbatekoa (7); ateari danbatekoa emanda (4); danbatekoa eginez (3); danbatekoa eman (6); danbatekoa eman ondoren (3); danbatekoa emanda (6); danbatekoa emanez (3); danbatekoa entzun (11); danbatekoa entzun zen (4); danbatekoa ere (3); danbatekoa jo (5); eta danbatekoa (5); eta danbatekoa entzun (3); sekulako danbatekoa (6)
ateen danbatekoak (4); danbatekoak eta (4); danbatekoz itxi (3); eta danbatekoak (5); eta danbatekoaren (3)