Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

danbada 1 iz danbatekoa; kolpe gogorra. ik danba.

Aurrena iristen zen, zortzietako danbadekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Kanta eta oihu haiekin batera, txistu baten soinua eta atabalaren danbadak nahastu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 90. orr.

Ate baten danbada entzun nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Raimundo Silvaren bihotzak indarrez egiten zuen taupa, belarrietan sentitzen zuen taupaden danbada.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Kanoien danbada aditzean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 43. orr.

Danbada haren hotsak itzartu ninduen ni ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Danbada batez itxi nuen atetxoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

2 (izenondoekin)

Kaleko atea itxi zuten danbada handiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 379. orr.

Danbada itzela izan zen, munduaren azken eguneko tronpetek joko ei zituztenak baino ozenagoa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.

Bat-batean danbada ikaragarri batek trena astindu du.  Berria - Harian   2005-07-08

Poliziaren sirena hotsak, ke pote eta pilotakaden danbada sikuak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.

Bere barrunbean ate-danbada idor bat entzuten du, eta danbada horrek adierazten dio beste zorigaitz bat erori zaiola gainera, are gaitzagoa: han barruan preso egotetik preso bat izatera igaro da  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Luze gabe, danbada sorta aditu du alde hartara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Burua zera zuen... mutikoen esapidea etorri zitzaion gogora: "Burua danbada-hotsean!".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ate danbada bat entzun da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 193. orr.

Beste ate-danbada batzuek esnatu ninduten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Batzuetan, azken kanpai danbadaren zain egoten da merkantzia lau sosean erosteko...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Turuta-joaldi bat eta bi kanoi-danbada.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.

Gutarikoa baldin bada, eta ikusi ez bagaitu, kanoi danbada batez hemen garela ohartarazi beharko zioagu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Segundo batzuk baizik ez dira iragan metrailadore-danbadak eta leherketa hots ezagunak belarriratu zaizkielarik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Beste trumoi-danbada bat entzun zen, hurbilago eta ozenago, eta, bat-batean, goian behean eraso zion euriari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

5 irud/hed

Telecincok (- %2,08) ere sumatu zuen danbada.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ate danbada (5); danbada aditu (4); danbada bat (3); danbada bat entzun (3); danbada batez (3); kanoi danbada (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus