Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Damatxo hura hasieratik gustatu zitzaidan, eta, dena dela, begientzat gustagarria zen benetan. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 14. orr.
Begien aurrean dauzkat oraindik doluminak ematera etorri zitzaizkidan eskolako hiru damatxoak. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 128. orr.
Damatxo nirea, naturaren kontrakoa da irakiten ari den pasioari ur hotza botatzea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.
Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.
Damatxo gazte horrek makina bat bihotz urratu behar du, inork inoiz urratu badu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 201. orr.
Ubarneko dama-damatxoekin mintzatuko naiz eta kontsulta eginen diet... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.
Damatxo-itxurarekin. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.