Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dalai Lama iz Tibeteko budismoaren buruzagi espirituala.
Hirurogeigarren hamarkadan sartu aitzinean, 1959an, Dalai Lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik, han ere istilu handiak sortu ondoren. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 78. orr.
Funtsezkoa izan zen Führerraren aldetik askatasun promesa bat jasotzea Dalai Lamak amore emateko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.
Tibeteko buruzagi espiritual Dalai Lamak Bakerako Nobel sariduna da ez duela bere herrialdearen independentzia aldarrikatzen esan du. Berria - Mundua 2004-10-05
Dalai-Lama, Tibeteko budizten buruzagia bisitaz dabila Parisen, gobernuko buruzagi zenbaitek ere komitaturik baina ez haatik buruzagi lehenak. Herria 2003-03-17