Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
dailu iz ipar sega.
Ba asuna aski badugu gure etxalde inguruetan eta dailua erabili nahi duen jende gutxi! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 194. orr.
Artoz landatu etxe hartako bost hektareak, alta ez ziren transgenikoak, dailuz moztu zituen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 99. orr.
Aurtengo berezitasuna: hegoaldetik jinik, dailuz edo segaz belar mozleak ikusiko direla. Herria 2004-07-05
Zenbait jende plazara agertu ziren aitzur, igitai, dailu eta sardeak ekarriz erasoari buru egiteko asmoz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.
Itxuraz naturalak ez ziren izakiak parez pare epaitzen zituena herioaren dailuak? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 17. orr.