Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusi dugu nola ezartzen diren mahaiak, lisa-burdina eskuetan dafailen behar den bezala jartzeko plegurik gabe. Herria 2003-12-04
Hari urdin ilunez eta puntu gurutzatuz brodatu zuen dafaila handi bat hautatu zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.
Lihozko dafailaz estalia eta [...] urteetan erabili gabe egon ziren okasio handietako baxera finez hornitua zen mahai luzearen buru zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.
Parropiako sala handia paper zurizko dafailez beztituak ziren mahai luzez betea zuten. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 119. orr.
Ez zuen kutxa batean altxaturik zeuzkan espos egunerako berak ehun zituen mihise eta dafailez beste balio handiko gauzarik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 173. orr.