Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dadaismo arte mugimendua sortu zen urte horietan eta eragin handiko lanak utzi zituen mugimendu honek. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.
Dadaismoa keinu bat da; inoiz ez zuen gorputzik izan. Berria - Kultura 2006-02-07
Dadaismoa, orain, lagunak urrun eta bakarrik daudela eta zoritxarrekoak direla ikustean, lagunik ez dudala esatean egiten dizudan keinua da, adibidez. Berria - Kultura 2006-02-07
Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
Gero, norbaitek formulazio berriren bat egiten duenean, beste batzuek izena jartzen diote: "begira, hori dadaismoa da, beste hori surrealismoa...". Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 194. orr.
Surrealismoaren, dadaismoaren eta abarren oso zale den arren, komunikazioa lortzeari garrantzi handia ematen dio Elorriagak. Berria - Kultura 2004-12-07
Ospe handiko beste zenbait idazle azaltzen da testu egileen artean, Tristan Tzara kasu, dadaismoaren buru nagusia izan zen hura. Berria - Kultura 2006-01-26