Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
cumbia iz bi aldiko dantza eta soinua, jatorriz kolonbiarra, musika indigenaren eta afrikarraren elementuak uztartzen dituena.
Hardcoretik aldendu da, eta reggae, ska, dub, dance hall, guaguanco, cumbia eta Balkanetako erritmo beroei bidea eman die Toulouse lan berrian (Metak disketxea). Berria - Kultura 2004-10-29
Rocka badago sektore batzuetan, baina cumbiak, rumbak, merengeak dira nagusi. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.
Corridoak ikasten zituen, cumbiak, boleroak, zineko pelikuletatik ere bai hainbat kantu. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 34. orr.