Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

coulomb (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi) iz elektrizitate kantitate eta karga elektrikoaren unitatea.

Unitateak: anpere, A (1 A=1 C/1 s; 1 anpere=1 coulomb/1 segundo) ETC-zientzia, zuzenbidea   Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001

Voltetan oinarritutako unitate elektriko baliokideak ere erabili ahal izango ditugu: volt bat da coulomb bateko karga bat puntu batetik beste batera garraiatzeko 1 J lan egiten denean bi puntu horien artean dagoen potentzialdiferentzia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

i erreakzioan parte hartzen duten espezieen molartasuna izanik, E0 pilaren potentzial normala, T tenperatura K-tan, n erreakzio orokorra doitzeko beharrezko elektroi kopurua eta F Faraday zenbakia (edo elektroi mol baten karga, hau da, 96500 coulomb). ETC-zientzia, zuzenbidea   Metodologia esperimentala kimikan, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Energia elektrikoa biltegiratzen duen elementu batetik (kondentsadore, superkondentsadore edo bateria bat) pasatzen den karga elektrikoaren kantitateari deritzo, horrek ampere 1eko korronte elektrikoa ematen duenean ordu batean edo 3600 coulombETC-entziklopedia   Ampere-ordu, Wikipedia

Q coulombez osatzen den I intentsitate elektriko korronte elektriko batek, V potentzial diferentzia bat t denbora batez zeharkatzerakoan, sortutako edo xahututako P potentzia elektrikoa hurrengoa da: ETC-entziklopedia   Energia elektriko, Wikipedia

Formula mekaniko-kuantiko bat da, tenperatura jakin bat aurkitzeko probabilitatea adierazten diguna, zehazki, tenperatura jakin hau elkarrekiko nahikoa hurbil dauden bi nukleorena da, hurbilketa honekin coulomben langa gainditzeko ahalmena edukiko luketenena. ETC-entziklopedia   Izarren nukleosintesi, Wikipedia

Farad bateko kondentsadore batek, coulomb bateko karga elektrikoarekin kargatzen bada, volt bateko potentzial diferentzia edukiko du xaflen artean. ETC-entziklopedia   Kapazitantzia, Wikipedia

Nazioarteko Unitate Sistemaren unitatea coulomb izenekoa da (C) eta ampere bateko intentsitate elektrikoko korrontean segundo batean igarotzen den karga elektrikoa da. ETC-entziklopedia   Karga elektriko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus