Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

chic izond modakoa eta dotoretzat jotzen dena; hala janzten den pertsona.

Eta ez dakit moda kontua den, chic geratzen den edo zer, baina tipoak muturretan eman zidan musua aurkeztu nintzenean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 62. orr.

Bai, eta zer gehiago? Oso chic iruditu izan zait beti -haurtzaroko traumaren baten azpi-ondorio bat, nonbait- "zerbaitetan errealitatearen antzik eta abar eta abar" liburuaren hasieran jartzea, baina, kasu honetan, guztiz kontrakoa da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 18. orr.

Eta beste neskato lagunengana berandu iristea ere xarmangarria zela iruditzen zitzaidan, halako leku dotoretara pittin bat berandu iristea dotoreziaz ukituriko detaile bitxia zela, giro chic hari gehigarri erakargarria eransten zion zerbait.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.

Eta eseri da, biztanleria lehiatsuaren joan-etorriengatik akiturik, terraza chic batean bermut edanez, poema liburu eskuztatu baten lehen ahapaldia irakurtzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

Aitak amari errepikatzen zion sendagilearen esaldia gogotsu, pozik hain chic ziren pertsona horiekin bagenuelako zerbait lotzen gintuena, nolabaiteko ajeren bat.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus