Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behin ama Parisera gonbidatu zuen eta Maienak, lehen aldikoz bere begiz hustiatu zuen Tour Eiffela, Arc de Triompha, Notre Dame Katedrala eta chantilly kremaz eraikia zirudien Sacré Coeur basilika. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 158. orr.
Gero, Turbigo kalean aurrera jarraitzen zuen; baina hamar aldiz bueltatzen zen, hango chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak, bizkotxo bustiak, arbendol tartak, flanak, fruta opilak eta bestelako tartak berriz ikusteko, eta pastaz, mostatxoiz, madalenaz leporaino beteriko ontzi kristalezkoek ere hunkitzen zioten bihotza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.
Behin -damu dut orain gehiagotan egin ez izana-, Dover kafetegira gonbidatu nuen kafesnea hartzera, eta baita Florak, gizendu egiten zutelako, debekatzen zizkion opiltxo chantillyz estaliak ere, "zeken horrek ikusten ez nauenez". Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 334. orr.