Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

catering (corpusean ez dago; ETCn 695 agerraldi) iz janarien eta edarien hornitze zerbitzua.

Catering-enpresa batekoak barik, modelo-agentzia batekoak ziruditen. ETC-literatura, saiakera   Zubigilea, Lutxo Egia, Susa, 2007

Florak, catering-enpresako lanpostua bi urte lehenago utzi baitzuen eta mediku batek Park Avenuen duen bulegoan ari baita lanean harreragile gisa, soldata hogei dolarretan gehitzeko eskatzen dio nagusiari, eta hark ezezkoa ematen dio. ETC-literatura, saiakera   Gizona ilunpean, Paul Auster (Oskar Arana), Alberdania, 2008

Luxua da nagusi: arrandia, dirdira, telesailetako izarren hortz zurien erakustaldiak eta luxuzko cateringakETC-literatura, saiakera   Telezailak, Askoren artean, Txalaparta, 2011

Hura ere figuratiboa zen, baina izenburuak horrelakoxeak ziren: Mari Pili catering zerbitzari gogoangarria izokinezko pintxo azpil batekin, Perutxo iturginaren dotorezia eta trebeziak edota Mikel jaun prestuaren burua estolda baten zirrikitu batetik ikus daitekeelarik eta, egia esateko, gertukoak ziren niretzat, etxeko ateen artetik bezala nenbilen paseatzen. ETC-literatura, saiakera   Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013

Gonbidatuen mozorroa jantzitako aktore haiek cateringa irensten zuten bitartean, amortizatu beharra baitzegoen bidaia. ETC-literatura, saiakera   Post-it bizitzak, Iolanda Zuñiga (Iñigo Roque), Pasazaite, 2014

Uxuek auzoko igerilekuko areto bat erreserbatua zuen, catering enpresa bat eta pailazo parea kontratatu eta puxika tona bat erosi. ETC-literatura, saiakera   Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2016

Dena prest zegoen heldu zirenerako, upategiko langileek bederatzi koadroak behar bezala zintzilikatu zituzten, festan hartuko zen ardoa aukeratu eta mahai altuetan kokatu, cateringa kudeatu. ETC-literatura, saiakera   Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018

Lantegi sozial bateko catering zerbitzuek txakur haragia sartu dute zaharren egoitzetan. ETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Gero, cateringaren negozioan ere sartu zen, handizka. ETC-literatura, saiakera   Etxe bihurria, Agatha Christie (Ainhoa Eder Zabala), Igela, 2018

Dena martxan: gonbidapenak igorriak eta catering guztia enkargatuta. ETC-telebista   Koska bat estuago, Goenkale, 2003

Hasi catering enpresa berri baten bila. ETC-telebista   Mesedeen trukean, Goenkale, 2006

Mireiak, zerbait egitearren, kopa bat hartuko du cateringetik, eta, arnasa sakon hartuz, talde batengana hurbilduko da. ETC-telebista   Maitasun ukatuak, Goenkale, 2014

Hau da, harreman komertzial bat besterik ez zen, elektrizista, catering enpresa eta makillatzaileekin eduki dezaketena bezalakoa. ETC-prentsa   Berria, 2005-10-14

Eskola publikoetako cateringak behartuta daude alergiadun guztiei menuak ematera, alergia konbinazio arraroenak dituztenei ere bai. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-29

Bazkariak catering enpresa batek eramaten ditu, eta garbiketa lanetan langile bat aritzen da. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-16

Oso lan ezberdinak egiten ditu: hainbat jatetxetako kartetan aldaketak egin, jatetxeak martxan jartzeko bideragarritasun planak prestatu, sukaldaritza klaseak eman, eta catering-ak prestatu. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-17

Orduan, zerbitzua ematen dieten catering-aren baitan gelditzen dira erabat. ETC-prentsa   Berria, 2008-11-05

Kudeaketa zuzenarekin, catering enpresak erabakitzen du guztia. ETC-prentsa   Berria, 2008-09-30

Herrialde guztietako jatetxeek BEZ murriztua ezarri ahal izango dute, baita catering enpresek ere. ETC-prentsa   Berria, 2008-07-08

Hala ere, jaioterriko jakiak prestatu eta catering zerbitzua emateko taldea osatu du, beste emakume batzuekin batera. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-13

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak, eta protestekin jarraituko dutela adierazi dute, catering enpresetako jabeek ituna adosteko borondaterik gabe jarraitzen dutela baitiote. ETC-prentsa   Berria, 2009-02-24

Besteak beste, neurri horiek hartzea aztertzen ari da Jaurlaritza: ordutegiak aldatu eta lanaldi jarraitua egitea; catering enpresei piknik zerbitzuak eskatzea eta greba egunean jantokiko zerbitzua ez kobratzea. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-29

Sukaldari eskolan ikasi, catering konpainia bat sortu, eta, gerora, gehiago ikasteko eta sukaldaritzan maila gorenera heltzeko asmoz, hiru urteko bidaiari ekin zion munduko sukaldaririk onenekin jarduteko. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-02

Dagoeneko hilabeteko bost mila litro ditugu adostuta, catering arloko enpresa batzuekin. ETC-prentsa   Berria, 2010-06-02

Hark aitortu du azken hiru urteetan ez dutela eurek egin bazkaria, catering bat arduratu da horretaz. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-10

Izan ere, sukaldaria ere catering enpresa batekin ordezkatu zuten soldata igotzea edo lan ordu gutxiago sartzea eskatu zuenean. ETC-prentsa   Berria, 2010-12-14

Gurea ez da catering zerbitzu bat, gurea kultur emanaldi bat da. ETC-prentsa   Berria, 2011-04-06

Zerbitzuaren kalitatea hobea izango dela argudiatuz, administrazioek catering enpresen esku utzi dute kudeaketa. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-27

Egoera ikusita, jatetxe, taberna, catering enpresa, eskolako jangela, hotel, ospitale eta antzekoetan sukaldeko olioa biltzen hasi ziren orain zortzi bat urte eta honela Ecogras enpresa sortu zen. ETC-prentsa   Argia, 2002-04-21

Eskola-jantokien kudeaketa catering enpresa handien menpe dago EAEko ikastetxe publikoetan, araudiak hala sustatuta. ETC-prentsa   Argia, 2015-03-29

Eskola jangeletako catering sistema utzi eta ikastetxeak berak kudeatutako jangela batzuen berri izan dugu, ikasleei inguruko eta garaiko produktuak eskaintzea helburu. ETC-prentsa   Argia, 2015-09-27

Farmazia-industriak eskaintzen duen beste produktu bat cateringa da, ospitaleek eskaintzen duten elikagai-nahastearen antzekoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Sistema hau klasikoena da eta erabiltzen da, esaterako, catering-etan (ospitaleko edo eskolako jantokiak), janaria etxera eramaten duten jatetxeetan, etab. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

LMM ekimenak saldu gabe baina jangarriak diren elikagaiekin, jaso gabeko uztarekin, hazi akastunekin, janari-zerbitzuetako (cateringetako) soberakinekin, saldu gabeko liburuekin eta erabili gabeko medikamentuekin lan egiten du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zero zabor, Joan Marc Simon (Danier Zuazagoitia), UEU, 2016

Batzuetan, zeremonia eta oturuntza toki berean ospatzen dira, adibidez gaztelu batean, eta orduan oturuntza catering zerbitzu batek eskaintzen du, baina hau maila handiko ezteietan gertatzen da. ETC-entziklopedia   Eztei, Wikipedia

Bere jarduera sektoreak dira cateringa, garbitasuna, abeltzaintza eta baratzezaintza, eta bere adierazle nagusia Auzo Lagun da, zeinak kolektiboetarako sukaldaritza lantzen duen, baita eraikinen eta lokalen garbitasuna ere, eta gainera arlo sanitarioan zerbitzu integrala eskaintzen du. ETC-entziklopedia   Mondragon (korporazioa) , Wikipedia

Amaren aldeko familia J. Lyons and Co. janari eta catering enpresaren jabea da. ETC-entziklopedia   Nigella Lawson, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus