Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

capoeira iz Afrikako dantza tradizionaletan eta borroka-artean oinarrituriko Brasilgo dantza modukoa.

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren 20. ekitaldia kari, perkusioak, capoeira dantzak eta irriaren sukaldariak aldizkatuko dira hilaren 20tik 23ra.  Berria - Kultura   2004-05-13

Gozamen hutsa da Jorgeren ekintza fisiko izugarria, besteak beste kirol jarduera eta capoeira-rekin zerikusia duena, eta guztiz deigarria da bideoaren zuri-beltzeko irudiak hezur eta haragizko dantza bera baino erakargarriagoak izatea, agian Natxoren estilo helduarengatik, agian bideo-edizioaren mailarengatik.  Berria - Kultura   2004-04-27

Dantza garaikideko eta klasikoko taldeak dira, gehienak, baina badira bertzelakoak ere; hala nola, capoeira dantza eta sabel dantza irakasten dutenak, bai eta gutxitu fisikoekin lan egiten dutenak ere.  Berria - Kultura   2006-04-27

Capoeiran erabiltzen da hura batez ere, baina Vasconcelosek erabilera tradizionaletik urrun ustiatzen du.  Berria - Kultura   2006-04-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus