Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neskak plater bat paratu du nire aurrean, kleraren itxurako camembert puska batekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.
Handik aurrera hasten ziren kiratsak: mont-d'or gazta laruei usain gozoegia zerien; ertzak mailaturiko troyes trinko mikatzagoek soto hezearen sunda zekarten, eta camembertek, usteltzen hasitako ehizaren usain sarkorra; neufchatel, limbourg, marolles, pont-l'évêque gazta karratuek beren nota zoli berezia ipintzen zuten musikazko esaldi latz okadarainoko hartan; [...] Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.
Garbitzaileak etorri aurretik, camembert eta emmental gazta-paketeen artean eroritako gorpua aztertu, eta ikur gorria zeramala ikusi ahal izan nuen: puntu askotxo irabazi nuen, ustekabean, arratsalde hartan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.
Camembert estalkien bilduma, perretxikoei buruzko liburuak, ehunka azaldu ziren izozteko ontziak, milaka botoiak, ehun milaka paperezko zapiak eta milioika iltze txikiak aipatu gabe. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.
Hainbeste luzatu zen, camembert zatiaren erdia bukatu eta mahai-tresnak platerean gurutzatu ondoren ere, ezen oraindik desehorzketaren gaiarekin jarraitzen zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 267. orr.
Zerbeza pote batzuk geratzen ziren eta baita camembert gazta zati bat ere. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 168. orr.
[...] Bohemiako jende printzipalentzako, frantsesen oro maitea baitzuten hauek, eta gaztak ere ekartzen zizkioten, camembert biguna eta roquefort urdina, besteak beste. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.
Geroxago jakinen dut camembert deitzen dutela toki hori, zeren camembert gasna zati baten idurikoa baita... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.