Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

c iz euskal alfabetoko hirugarren letra; letra horren izena.

Izkina samarrean dugunean, hor, ertz samarrean, biribil-biribil, potolo-potolo, edo C mehar anorexiak jotako baten antzean, igitai gero eta gaxtatuago erdi-kamuts baten antzean... edo D gero eta potoloago baten jokoan...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Baina oraingo euskal ortografian ezarriko dugu errexkiago irakurtzeko, lehengo "c" eta "q" haiek baztertuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.

Teresak giltzatxo bat atera zuen poltsikotik, eta atetila haietako bat zabaldu zuen, C letra zeramana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Carcere hitzaren C itsusi eta itxiaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Non O oxigenoa baita, C karbonoa, H hidrogenoa (Hidrogenium) eta N nitrogenoa (Nitrogenium).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

-Chudley Cannons -erantzun zion Ronek, ohe-estalki laranja seinalatuz; han bi C beltz handi zeuden apaingarri, eta kanoi-jaurtigai bat ziztu bizian irteten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 40. orr.

C letra dagoen puntu horretatik lerro bat egingo da gnomoaren zentroraino, A letra dagoen punturaino, eta hori izango da eguzkiaren erradio ekinokziala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Bost bokal ebakitzen ditugu batean zein bestean, eta kontsonanteen artean gutxi dira komunak ez direnak (c, tz, ts, tt eta dd, kasu).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 238. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus