Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

curriculum (436 agerraldi, 16 liburu eta 112 artikulutan; ETCn 7.393 agerraldi; orobat kurrikulum 21 agerraldi, 11 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 299 agerraldi eta currikulum g.er.) 1 norbaiten ibilbide pertsonalaren eta profesionalaren berri ematen duen agiria edo txostena, berez edo eskuarki lanpostu edo kargu baterako lehiaketara aurkezten dena.

Unibertsitatean nabilenetik egin behar izan ditudan hamaika curriculumetan. Proiektu horiek (idazlearen curriculum laburra, lanaren azalpena eta lagina) abenduaren 19rako bidali behar dira fundaziora.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.

Bere curriculum profesionala eta Stendhali buruz idatzi dituen lanen fotokopiak bidali behar ditu eskari-gutunarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

Besteak hik baino kurrikulum hobea zian.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 59. orr.

Curriculum handiko musikariak dira.  Berria - Kultura   2004-12-31

Hik baino gusturago egingo luketen dozena erdi lagunen kurrikulumak zauzkaat hemen, tiraderan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

Curriculum normal bat egina izan du, gaztaroan bikario, gero erakasle, gazte mugimenduetan omonier, katixima arduradun; aparatu gizona, denena egiten saiatzen dena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 70. orr.

Curriculum luzea du Richard Axelek; luzeegia denak hemen aipatzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Kurrikulumean jartzeko moduko zerbait, edozein kasutan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 98. orr.

Ikasleek [...] egindako ebaluaketan notarik bikainena aterata ere, berdin-berdin kobratuko du, eta, gainera, ikasleen onespenak ez dio curriculuma gizenduko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 117. orr.

Italian lan egindakoa da, eta dagoeneko hainbat curriculum bidali ditu atzerrira.  Berria - Mundua   2004-04-23

Pedalei eragiten ari diren dozenaka karreristen artean, berak du curriculum distiratsuena.  Berria - Kirola   2004-11-19

Lur azpiko tunela nola egin zuten, Carrero Blancoren curriculum beltza, autoa teilatu gainean airean...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

2 irud/hed

Gure kurrikulum pribatu afektiboan eragin ikaragarri handia du gure jarduera publikoak, eta alderantziz.  Berria - Kultura   2006-03-21

3 (hitz elkartuetan)

Kurrikulum bidalketa zaharrak bere ondorioak izan zituen azkenean eta, gabonak inguru horretan, lanpostu baterako deitu zidaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.

· Nire lan "kurrikuluma", adibidez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 38. orr.

4 (irakaskuntzan)

Horregatik gabiltza irakasleok lehen hezkuntzako curriculuma osatu nahian.  Berria - Kultura   2004-02-28

Asko hitz egiten ari dira curriculum propioa garatzeaz, eta lan handia egiten ari dira horren inguruan. herria¬

Gure curriculuma OCDEko herrialdeetakoetara egokitu beharko dugu.  Berria - Harian   2005-01-02

Edozein herriren garapen sozial, ekonomiko, kultural eta linguistikorako ezinbestekoa da herri horren beharretara egokitutako curriculuma izatea eskolen oinarri.  Berria - Harian   2005-09-29

Zortzi eta hamasei urte bitartean euskararen curriculuma zehaztu beharra dago.  Berria - Harian   2005-04-26

ZTG ikasketak hezkuntza-sistemen curriculumen diseinuetan lekua hartzen ari dira, eta ikerketa-esparru berri gisa gero eta finkatuago daude diziplina akademikoen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Genero indarkeria curriculumeko ikasgaia izango dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

EHIGE, Sarean eta BIHEri Curriculumaren prozesua trabatzea leporatu diete eskoletako irakasleek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Udazkenean adostuko dute behin-betikoa, eta datoren urtean curriculumari egokitutako eduki didaktikoak sortuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-06

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mailegu bidezko doakotasunak balio gabe utz ditzake neurri batean ikastetxeko curriculum proiektuak.  Berria - Harian   2006-01-15

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak edukien curriculum dekretu berriak onartu beharko dituzte.  Berria - Mundua   2006-02-15

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erlijioen kulturaren ezagutza ziurtatzeko ikasgairen bat egon beharko litzateke hezkuntza curriculumean.  Berria - Harian   2005-09-17

7 curriculum vitae

Kaleratzeak arrazoitzeko arrazoi ekonomikoak hedatzea, epaileek baliogabeki kaleratutakoek enpresan berriro hartzea behartu ahal izatea eta enpresa handiei izenik gabeko curriculum vitaeak bidali ahal izatea.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Bertan haren aurka hartu ziren neurrien berri eman, eta horrekin batera Martin Ugalderen curriculum vitaea helarazi zion epaileari.  Berria - Harian   2005-03-19

Nire bilobei uzten diet aitonaren currikulum vitaea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-03

Interesatuak direnek beren "curriculum vitae" igor dezatela orain beretik, helbide huntarat: Ecole Immaculée Conception, 64240 Aiherra.  Herria   2004-05-27

7 euskal curriculum

Euskal curriculumaren edukiak gaitzetsi dituzte Berez, euskal curriculuma osatzeko ardura ez dagokio Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma oinarrizko txostenari 13 ekarpen egin dizkio. Euskal kurrikulumaren bultzatzaile izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

curriculum ofiziala (3); curriculum proiektuak (4); curriculum propioa (8); eta curriculum (4); euskal curriculum (4)

bere curriculuma (4); curriculuma diseinatzeko (11); curriculuma diseinatzeko prozesuan (7); curriculuma egiteko (4); curriculuma eta (8); curriculuma eta euskal (3); curriculuma euskal (3); curriculuma euskal herri (3); curriculuma ezartzeko (3); curriculuma lantzen (3); curriculuma osatzeko (15); curriculuma osatzeko prozesua (4); curriculuma praktikan (3); curriculuma sortzeko (9); curriculuma sortzeko prozesua (4); curriculuma sortzeko prozesuan (3)

curriculumak ez (3); da euskal curriculuma (5); dira euskal curriculuma (3); donostia euskal curriculuma (3); eskolaldirako euskal curriculuma (5); eta euskal curriculuma (4); euskal curriculuma (118); euskal curriculuma diseinatzeko (11); euskal curriculuma eta (4); euskal curriculuma euskal (3); euskal curriculuma lantzen (3); euskal curriculuma osatzeko (8); euskal curriculuma praktikan (3); euskal curriculuma sortzeko (9); euskal curriculumak (7)

curriculumaren alde (4); curriculumaren aldeko (4); curriculumaren diseinuan (3); curriculumaren inguruan (5); curriculumaren inguruko (14); curriculumaren inguruko azalpenak (3); curriculumaren inguruko eztabaida (4); curriculumaren prozesua (4); eta euskal curriculumaren (4); euskal curriculumaren (63); euskal curriculumaren alde (3); euskal curriculumaren aldeko (4); euskal curriculumaren diseinuan (3); euskal curriculumaren inguruko (14); hezkuntza euskal curriculumaren (3)

curriculumari buruzko (4); euskal curriculumari (17); euskal curriculumari buruzko (4); euskal curriculumaz (5); euskal curriculumean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus