Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Aita Donostiari eginiko Aginako estela ere bertan egin zuen, eta baita cromlecha estudiatu ere. Berria - Kultura 2004-01-08
Aitzineko artzainen kromletxak eskuin aldean. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 152. orr.
Gure arbasoen hezurmendiak omen daudela kromletx zahar horien azpian. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 42. orr.
Oteizak, berriz, arte modernoak bizi zuen bidegurutzeak izututa eta tribuko oihartzunak galduta, cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua, eta cromlechean bildu nahi izan gintuen guztiok. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.
Begira erne, begira: ez ote da kromletx hori, jainko zaharren bat, munduan aho zabalik, hortzaz gora gelditua, lurpetik guri deika harritua? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.
Harritzar handi bat zen, cromlech berri bateko lehen harria, garai modernoetako esfingea. Berria - Kultura 2006-05-07
Paradoxa badirudi ere, Oteiza profetikoak hitzik ezagutzen ez diogun historiaurre eta hitz-aurre horretatik bakarrik lor zezakeen hitza, hizkuntzaren bezperetako cromlechetik bakarrik zuri baitzezakeen bere ahulezia -edo hautamen?- linguistikoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.