Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

crescendo 1 iz musikan, hots intentsitatearen gora egite progresiboa.

Gorka Sierrak zuzentzen duen koralak trinkotasuna hari guztietan azaldu baitzuen, dinamiketan maisu pianissimotik fortissimo-ra crescendo-en bitartez, fraseatze lanetan txukun: aipatzekoak ziren Kyrie, Agnus Dei, Libera me eta In Paradisum.  Berria - Kultura   2004-05-22

Pieza geldoak dira orokorrean, The blue bezala, aspaldiko Us&them ederraren ahaidea, eta euren buruei jiraka hazten dira Gilmourren ohiko crescendo haietan amaitzeko.  Berria - Kultura   2006-03-16

· Victoria eskua telefonora luzatzen, ni neu deia jasotzen, Pavanaren crescendo laburra diminuendo gero, eta pianoagoan ahitzen -"zoragarria iruditu zait", berak-, ostera sakonago lokartzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

2 irud/hed

Nire begiek atsegin handia hartzen zuten izpi argitsuei begira, eta pentsamenduak jauzika zihoazkidan abestiarena baino crescendo biziagoan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 13. orr.

Mami gehiagoko aldaketaren bat edo beste egingo nuke halere: telefono deien inflazioa iruditzen zait eragin dugula, eta crescendo horrek behar bezalako klimaxik ez duenez, hobe batzu-batzuk kentzea: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Izan ere, nolabaiteko crescendo-an dago egituratua Torre Luzean paratutako erakusketa.  Berria - Kultura   2004-04-09

Gainera, senak esaten zion Gizon Handiaren kritikak crescendo baten moduan antolatuta zeudela, eta hortaz, onenak etortzeko zeudela oraindik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 96. orr.

3 in crescendo adlag

Lana benetako konfesioa da, pasio mingarri musikatua: hasiera eta bukaera lasaiak, tartea in crescendo.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.

4 (izen gisa)

Beraz, dutxatik irten eta jantzi egin da; eta eskailerak jaisten zituen bitartean igo du berokiaren kremailera, in crescendo metalikoa leherketa gor batean bukatuz; eta orduantxe zimiko bat sentitu du hatz batean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

In crescendo gorrian, ahotsak oihu bihurtu ziren, erreportaria deiadarka ari... herioa eta histeria nonahi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus