Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitalismoaren historian bi ekonomia krisialdi nagusi nabarmentzen dira, mundu zabalean, oro har, izan zituzten ondorioengatik: 30eko hamarraldian, Wall Street-ek 1929an izan zuen crash ospetsuaren ondorioz gertatu zena; eta 1973an gertatu zena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
1929an Wall Street-eko burtsan izan zen crash izugarriaren ondotik hedatu zen krisi ekonomikoarekin batera, zenbait herrialdek bertan behera utzi zuten urreari buruzko bihurgarritasuna, eta ondorioz ekimenak erreka jo zuen. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Krax hark nazioarteko lankidetzaren urritasuna erakutsi zuen berriro eta, 1987aren bukaeran, gobernuen erreakzioa eragin zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.
Japonian berriz, hamarraldiaren amaiera arte, higiezinen eta burtsaren krax bikoitzak bankuen suspertzea eragotzi zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.