Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

cowboy (ETCn 420 agerraldi; orobat cow-boy ETCn 36 agerraldi) 1 iz abereak, berez behiak, zaintzeko kontrataturiko persona.

Zergatik diote toki guztietan cowboy-ak direla ardiak zaintzen badituzte?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 100. orr.

Lege eta jainkorik gabeko cow-boy deabruek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Ez zara cowboy bulartsu bat, ordea.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 87. orr.

Cowboyak Lancia Thelma Turbo hori aparkalekura daraman artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Bi cowboy homosexualen maitasun istorioa.  Berria - Kultura   2006-02-21

Ninik, hain zuzen, cow-boy gisako elastikoa zuen jantzita, eta Eligiok bere begien kolore urdin argi bereko jaka bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.

Gerora beste 59 filmetan parte hartu zuen, cowboy-arena egiten sarritan.  Berria - Mundua   2004-06-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jeans estuak eta cowboy kapela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Rantxoko zaldi talde bat Kaweah errekaren ertzean zegoen ura edaten, eta cowboy sonbreiruaz jantzitako gazte bat txistuka ari zitzaien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

Cow-boy bota beltzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Cowboy bota punta luzedun estrafalarioak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 210. orr.

Jeansak eta cowboy estiloko alkandora dauzka beti soinean, eta bodyak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Bazkalondoetan eman ohi zituzten cowboy filmetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi cowboy (7); cowboy ak (5); cowboy bat (3); cowboy en (4); cowboy etako (3); eta cowboy (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus