Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

country 1 izond musika estiloez mintzatuz, folk estiloaren barrruan Estatu Batuetako hegoaldeko europar etorkinen ondorengoen herri musikan oinarritua dena.

Gurekin batera jende gehiago ere inguratu da, eta batez ere musika country lasaia jotzen hasi direnean giroa guztiz aldatu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 184. orr.

Pay the devil, lehen kantutik azkenera arte country klasikoenaren ur bareetan murgiltzen den lan atsegina.  Berria - Kultura   2006-03-05

2 country musikari dagokiona.

Garagardo batzuk hartzera joan gara lauok: lokal country batera lehenbizi eta irlandar batera gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

3 (dagokion izenaren ezkerrean)

Waylon Jennings country izar zaharrak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Johnny Cash country abeslari handiari buruzko filma.  Berria - Kultura   2006-02-03

Hizkuntzagatik ez balitz beste edonongo country musika entzuten gaudela esango nuke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 309. orr.

Ospe bertsua ikusiko dugu country kantari baten abestitxo honetan: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Country taldea ikustera etorritako gizonkote bat hurbildu zitzaien aulki bat hartzera.  Berria - Kultura   2006-04-02

Irratia country abesti ezagun bat ematen ari zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 51. orr.

Zintzurra are indartsuago karrakatuz, country ahaire baten lauhazka-joaldien men segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 153. orr.

Bluegrass eta country doinuz osaturiko lan espiritual lasai eta klasikoa.  Berria - Kultura   2006-05-03

Martxa honetan albistea Willie Nelsonek country disko bat egitea izango da.  Berria - Kultura   2006-01-26

Country giroko kantuak jasotzen dituen lana.  Berria - Kultura   2006-03-22

Diskoa entzun arte ez nuke pentsatuko country eta reggae estiloak inoiz elkarri eskua emateko moduan egongo zirenik.  Berria - Kultura   2006-01-26

• 4 country musika.

Ausartuko da zuzenean bakarrik countrya jotzera?  Berria - Kultura   2006-03-05

Bai bata bai bestea countryaren eta folkaren arteko mugan mugitu izan dira. azken disko honetan guztiak batuko ditu: rocka, popa, psikodelia, countrya...  Berria - Kultura   2006-03-30

Oso zaila da kajun musika definitzea baina esan daiteke Euskal Herrian trikitilari askorentzat erreferentzia izan dela, countrytik gertu dabilen musika da.  Berria - Kultura   2004-08-06

Bluesa, punka, rocka eta countrya egiten dituzte, eta poloak elkartzen.  Berria - Kultura   2006-05-04

Folk eta country alternatiboan hazitako konposaketa xume eta sendoak.  Berria - Kultura   2006-02-16

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurretik ere country-rocka egina genuen Time between kantuarekin.  Berria - Kultura   2006-05-03

Flying Burrito Brothers country-rock taldean.  Berria - Kultura   2006-05-03

Cracker country-pop-rock taldea sortu zuen Loweryk. I was born, but... filmarentzako musika egin zuen eta baita country-folk lan bat ere (Wandering as water). Country blues pieza dibertigarri batzuk.  Berria - Kultura   2004-11-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

country alternatiboa (3); country alternatiboaren (3); country musikako (3); country musikaren (3); country rock (3); country rockaren (4); folk eta country (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus