Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

corpus (ETCn 2.709 agerraldi; orobat korpus ETCn 182 agerraldi) 1 iz izaera bereko testu bilduma zabala eta egituratua, zientzia azterketak egiteko prestazen dena.

Lumière anaien kameralariek hartu zituzten "ikuspegiak" beren berrogeita hamar segundo inguruko iraupen beti berdinarekin [...] corpus bikaina dira modulazio hori egiaztatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 225. orr.

Antzinatetik bertatik osatzen hasi zen behaketa enpiriko, esperimentazioen eta teorien corpus zabal bat dago gai honi buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Orduko hipotesi ausartei eutsi diela funtsean, corpus bibliografikoa zabalduta eta tresna akademikoak zorroztuta noski.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.

Euskaltzaindiak aurten hasiko du euskararen corpus onomastikoa eratzeko proiektua.  Berria - Kultura   2006-02-01

Hizkuntza baten azterketa beti gauzatzen da hitzen eta testuen corpus baten gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Horra euskal esanera zaharren eta zuhurren korpus bikaina, nahi duenak erabili, bere CD-ROM eta guzi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

2 (gramatikaren teorian)

Hizkuntza baten zeinahi gramatikak, jasotako esaldien corpus mugatu eta zein bere moduan bildua, islatu egiten du perpaus gramatikalen talde (ziurrenik) amaigabean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 33. orr.

Erregelok, corpuseko perpausen arteko egitura-harremanak adierazten dituzte, bai eta corpusetik kanpo gramatikak sor ditzakeen perpaus-kopuru amaigabeenak ere.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.

Corpus jakin baterako proposatutako G1 eta G2 gramatika birentzat, teoriak, corpusak iturri duen hizkuntzarako gramatikarik onena zein den esan beharko liguke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.

Auspoa bildumaren webgunea abian jartzeko asmoa dugu, euskal herri literaturako corpus aberats hori eskuragarri izateko ahaleginean.  Berria - Kultura   2004-10-14

3 izaera bereko testu multzoa.

Idazki hauekin "corpus" bat, ez osoa, egiteko lehen saioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Planak ez betetzeko, indarrean dagoen corpus juridikoa aitzakia gisa jartzen du Administrazioak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Bertsolaritzaren nolabaiteko korpus dokumentatu bat nahi bada, XVIII. mendearen amaiera jo behar da ezinbestean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 19. orr.

Arabierara itzulitako literatura helenikoaren corpusaren laburpen filosofiko eta zientifikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Frantsesaren corpusetik pasatu omen zen alemanera Semptembrisierer hori.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 159. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahantzi gabe Corpus batzordea, Internet sareari itzulia.  Herria   2003-05-22

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pierre Gros-ek demostratu du, aldiz, zein puntutaraino den faltsua gisa horretako ilustrazio-korpus exhaustiboa imajinatzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 160. orr.

Hizkuntza-corpusak izanen dira eztabadagai Donostian, urriaren 24an eta 25ean.  Herria   2002-10-17

Ingelesaren gramatika bat esaldi corpus mugatu batean oinarritzen da (behatutako gertakariak), eta gramatika-erregelak eskaintzen ditu (arauak).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 75. orr.

Genero bati edo beste bati ematen zaion gora, premien ondorioa izaten da, literatur corpusean dauden hutsuneen isla, eta mentalitate-kontua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

corpus bat (3); corpus batetik (3); corpus iuris (5); corpus juridiko (3); corpus juridikoa (7); corpus mugatu (3); eta corpus (9); eta corpus juridikoa (4); eta corpusa (3); habeas corpus (9); habeas corpus a (3); politika eta corpus (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus