Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

copyright 1 iz jabetza artistiko edo intelektualaren eskubidea.

Gaur entzuten diren porrusalda askoren copyrighta berea da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.

Patente eta copyright-ak ez dute, oro har, sorkuntza intelektuala bultzatzen.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Patenteak eta copyrightsak zaharkitutako enpresa jarduna eta Autoreen Elkarteak moduko lobbieak babesteko baino ez dira.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Common law-copyright sistema duten herrialdeetan, batik bat hain enpresa multinazional boteretsuak dituen Estatu Batuetan, enpresa izan daiteke lan intelektual baten jabea eta autorea; gure artean, aldiz, autorea beti autorea da, inoiz ez enpresa.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Copyright-aren lekuan Copyleft-a bultzatzen dute: «Euren buruak kulturaren kudeatzaile ahalguztiduntzat dituzten horien aurka, eta herri sorkuntzaren alde erabili behar ditugu copyleft-aren moduko egitasmoak».  Berria - Kultura   2004-12-05

Debekatuta dago liburu hau osorik edo zatika kopiatzea, [...] baldin eta copyrightaren jabeek ez badute horretarako baimena aurretik eta idatziz eman.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-jabeen baimenik gabe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea [...] baita beronen aleak alokapen edo mailegutza publikoaren bidez banatzea ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 6. orr.

Vatikanoko buruen idazki guztiak, 'copyright' legepean.  Berria - Gaiak   2006-01-26

'Copyright' araudiek Interneten arora moldatu beharko dutela dio Bravok, lanen zirkulazio librea saihestezina delako.  Berria - Gaiak   2004-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

copyright jabeen baimenik (3); edizio honen copyright (3); honen copyright jabeen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus