Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

copyleft 1 iz

Informazio askea (Copyleft).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Hori ez da copyright edo autorearen eskubideak alde batera uztea (horixe baita copyleft hitz-jokoaren esanahi eta funtsa), baizik eta, gure lege-perspektiba europarretik behintzat, justu autorearen eskubide jatorrizkoak erabiltzea, eta autoreak erabakiko du zer nolako lizentzia erabiliz [...] sinatzen duen kontratu bat hirugarren batekin bere lana zabaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Azaldu dutenez, copyleft-arekin eta anticopyright-arekin kaleratuko dituzte diskoak.  Berria - Harian   2005-10-23

Copyright-aren lekuan Copyleft-a bultzatzen dute: «Euren buruak kulturaren kudeatzaile ahalguztiduntzat dituzten horien aurka, eta herri sorkuntzaren alde erabili behar ditugu copyleft-aren moduko egitasmoak».  Berria - Kultura   2004-12-05

Beraz, copyleft esparrua izan daiteke aukera ona interesatzen zaizkizun testu ugarien bila aritu edo zeureak publikoaren aurrean eskegitzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 343. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jabetza intelektualaren inguruan, «mundu fisiko baterako pentsatutako lege sistemaren aldaketa beharra» jorratuko dute Copyleft topaketetan, adibidez.  Berria - Kultura   2004-03-03

Editatzeko copyleft modua erabili du Gaztesareak, alegia, librea da erabiltzailea fotokopiak atera edo nahi duena egiteko.  Berria - Kultura   2004-12-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus