Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingalaterrako Fraser Hooper clownak Strawberry antzeztuko du Torre Luzeako parkean. Berria - Kultura 2004-07-06
Jendea ikuskizunean inplikatuko du clownak, edonor izan daiteke obra honetako aktore. Berria - Kultura 2004-07-06
Larunbatean Ball-trapa handientzat eta clownak ttipientzat, hauek untsa irri egin baidute. Herria 2005-02-27
Beharbada ez gaude historiak emandako pailazo handienetariko baten aurrean, baina lehen momentutik argi dago ondo prestaturiko emankizuna aurkeztuko digula, eta bere ofizioan erraietatik sinesten duen clown-a dela. Berria - Kultura 2004-03-09
Eta arratsak luzeak baitira, kantariak, mintzalariak, clownak bilatzen ditugu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 44. orr.
Clown estiloa, magia, umore zalapartatsua, akrobazia eta, batez ere, irudimena. Berria - Kultura 2004-03-09
Trapuzko panpina baten legez mugitzen zen, kanpotik zetorren ikusleei keinu-txantxa lotsagabeak eginez eta era guztietako bihurrikatzeak, itzulipurdi ezinezkoak eta clown estiloko gag-ak tartekatuz. Berria - Kultura 2004-05-16
Hala ere, ez da clown antzezlan bat, clown-aren teknika erabiltzen duen antzezlana baizik. Berria - Kultura 2006-03-17
Aratsaldez aldiz, pailaso edo "clown" ikusgarri pollit bat. Herria 2001-05-17
'Clown' ikastaroak Baionan, norberaren ‘clown’-a aurkitzeko. Berria - Kultura 2004-11-09