Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
clochard (ETCn 30 agerraldi; orobat kloxar g.er.) 1 iz Parisko arlotea.
Europako hiribururen bat aukeratu ohi zuen, Paris gehienetan, eta han bertako clochard eta eskaleekin nahastea gustatzen zitzaion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.
Ez zen clochard bat edo homeless bat, ez. -Kloxar mozorroa janztea erabakitzen duzun hurrenean, ez ezazu egin gure enpresa barrua. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 83. orr.
Roth bera dugu, zalantzarik gabe, bertako clochard alkoholizatua. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
2 (izenondo gisa)
Idazle clochard baten hipotesiak kitzikatu ninduen momentu batez. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 301. orr.