Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

cicerone (ETCn 54 agerraldi; orobat zizerone g.er. ETCn 10 agerraldi) iz hiri, museo edo kidekoen gauza interesgarrienak bisitariei azaltzen dizkien pertsona.

Ixabel nire ondoan, komentarioak eginez, cicerone gisa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 27. orr.

Orotariko harremanak usutzeko gai izanen ote gara, haurrideak cicerone ditugularik?  Berria - Kultura   2004-07-11

Umbertok cicerone lana egin zidan bide osoan, orain etxe bati buruzko berri emanez, gero eliza baten ezaugarriak zehaztuz, hurrengoan tabernaren batean behin gertatutako istoriotxoa kontatuz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Baina horretan ere, iruditzen zitzaidan ez zuela cicerone papera oso gogotsu betetzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Nik uste nuen neuk erakutsi beharko nizula hiria, baina zuk aspaldidanik ezagutzen zenuen, eta nor baino nor ibili ginen, cicerone lehiaketa barregarri batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus