Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
chauvinismo (ETCn 55 agerraldi; orobat txaubinismo ETCn 9 agerraldi) 1 iz abertzaletasun baztertzailea, berez frantziarrena.
Ingelestasunak berez ez baitu zerikusirik chauvinismoarekin. Berria - Kultura 2004-11-28
Euskalkien alde banago, ez da harrokeriaz eta chauvinismoz ere. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 155. orr.
Frantziar chauvinismoa ez baitut sekula begi onez ikusi. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Baztertu egin zituen, gainera, chauvinismo susmoak, bera ez zela giputza aitortuta. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 89. orr.
· Heziketa tradizional honek bere hartzaileak kultur txaubinismoaren gaitzaren aurka immune bihurtzeko ondorio orokorra izan zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.