Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ekar itzazu chartreuse bi! -gero bekoz beko gelditu zitzaizun begira, betaurrekoak kendurik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.
Ikusten dut ez duzula gogoko nire chartreusa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 64. orr.
Nik uste, Chartreusea igo zitzaiola burura eta hark egiten zuela hitz, bere mihitik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.
Sukalde frantsesa izan zen ia guztia lehenengo oturuntza hartan, hasi ahate-gibeletik, segi Borgoñako ardo lodiekin eta amaitu Chartreuse usain ederrekoarekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.
Chartreuse kopa kristalezkoari heldu zenion bare. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 137. orr.
Jimpsek gerrian termo bat du eta aldakan, berriz, chartreuse flasko bat... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 380. orr.
Barruan badira arropak, ohe-tapakiak, artile-matazak, urdaiazpikoa, chartreuse faltsuzko botilak, toska fina... Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.