Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
carpaccio iz okela edo arraina oliotan, limoitan edo kidekoetan beraturik eta xerrada fin-finetan ebakirik prestatzen den jakia.
Kartakoak nahiz kartatik kanpokoak hasi zitzaigun komentatzen Arantxa, komentatzen eta gomendatzen, hainbeste carpaccio, boloban eta saltsa arraro artean ni behintzat galduta banengoen ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.
Piper morroaren esentziazko ozpin-lurrinetan beratutako hegaluzedun carpaccioa, parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua, tomate konfiturazko ohantze baten gainean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.