Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
capuccino iz esnegain apartsua gehitu zaion kafea.
Ezagunak zituen hango langileak eta mostradore atzeko zerbitzariarekin hasi zen hizketan capuccino bat hartzen zuen bitartean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 171. orr.
Capuccino negargarri bana edan ondoren, mahai gainean utzi zuen neska agertu aurretik irakurtzen ari zen egunkaria. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.