Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

campus (267 agerraldi, 16 liburu eta 114 artikulutan; ETCn 3.611 agerraldi; orobat kanpus 35 agerraldi, 4 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 296 agerraldi) 1 iz unibertsitate baten jarduera gauzatzen den eremu eta egoitzen multzoa.

Donostiako Ibaeta campuseko Filosofia Fakultatean.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Deustuko Unibertsitatearen Gipuzkoako campusean.  Herria   2003-11-27

Campusen, zentroen eta departamentuen deszentralizazioa proposatzen duzu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Garbi daukat Leioako campusa Parke Teknologikoa balitz, metroa bertaraino iritsiko litzatekeela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 121. orr.

Ahmedabad-en, unibertsitateko kanpusean paseatzen ari nintzela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Gauez kanpusa zaintzeko bi zakur izan ditugu aspaldidanik Deustuko Unibertsitatean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 32. orr.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak, gaur egun, Bellaterran du campus nagusia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.

Igande goizean, campus hutsera doa autoz, eta saileko bulegora sartzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 27. orr.

Campusak ere leku bakartiak izan daitezke, ez pentsa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Ohar hau argitaratu eta zabaldu zuen Leioako campusean Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 129. orr.

Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkarteak (EIRE) eta Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko lankideek omendu zuten 2002an.  Berria - Kultura   2006-01-21

Bakarrik abiatu nintzen kanpuseko jantokira.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Martxoaren 5ean ekin zioten itxialdiari Leioako campuseko kafetegiaren eraikinean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Campuseko zelaian kanpadenda jarrita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Campuseko cocktail party-an ezagutu zuenetik ezin zuen errubia oxigenatu hura burutik kendu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Arabako campuseko errektoreordetzak Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako kanpuseko kargudunak etorri dira diploma emaitza horretara.  Herria   2001-09-20

Artaldean sartuta, campusera iritsi zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 108. orr.

Ideiaren beste bertsio bat aldarrikatzen hasiak dira azken bolada honetan, euskarazko Campusarena, alegia.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 198. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Campus eredu berri bat sortzeko genuen ideia ere gauzatzen ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irun eta Madril lotzen dituen trenbidea hiri erditik pasatzen da, eta hegoaldeko gaurko auzoak zein Arabako unibertsitate campusa hiritik baztertzen ditu.  Berria - Harian   2006-02-21

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza campuseko Ikasleen Batzordeak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Era berean, Monterok «polizia eta kamaraz jositako kontzentrazio campusa» uzten duela azpimarratu zuen Ikasle Abertzaleetako kideak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Guztira, 290.000 m2 ditu Rogert Tallibert arkitekto frantsesak diseinatutako kirol campusak.  Berria - Kirola   2006-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus