Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argiontzia aldean, eta orenari eta aldarteari zegokion beztiduraz, egin nion lehen ikustaldia zure ikasleari. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.
Emazteak eskale baten presentzia baimendu zuen, beztidura eta urrinetik beretik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.
Berorri egon bedi ziur ordea ez dudala morroi beztidurarik jantziko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.
Otsailera arte, pabiloiak tamalgarri iraun zuen, latz, samingarri, izotzezko beztidura jantzita. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Trapu haietako batzuk norbaiten gorpuarentzat beztidura bihur zitezkeela begitandu zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.
Hildakoaren ondasunen artean beztidurarako jantzirik egokiena bilatzerakoan, traje bakarra zegoela egiaztatu ahal izan zen, eta hura, gainera, oso zarpaildua. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.
Eta burura etorri zitzaion Lilyri, hau trajedia bat da -ez beztidura, errauts eta hilatorrik, baizik ume derrigortuak, izpiritu menderatuak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.