Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bezti izan da ad ipar beztitu, jantzi.
Beti arropa ilunez bezti zen eta ikusezina bilakatua zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.
Beti bezala, beltzez bezti zen, lepo-hegi gogordun palto laburra zeramala, galtza motz, galtzerdi eta zapatekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.
Arropa pobre eta hitsez bezti zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 107. orr.
Laboraria jauntzi xumez bezti izanik ere, gustuko zuen dama baten urguilua zuen emazte hartaz, kontrabandista hartaz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.
So egizu gure haurrak nola bezti diren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.