Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bezeria 1 iz bezeroen multzoa.

Bezeria era honetakoa zen: goizean, ikasleak eta bulegariak etortzen ziren gure ogibitartekoen usainera; arratsaldean, Chanel eta bisoizko emakume handikiak, bere erosketetan atsedentxo bat eginez, kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera; eta gauak aurrera egin ahala, "estandin" altuko ejekutiboak beren whiskyak jotzera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.

Lurringileak denda bat zeukan Palais Royalgo behealdean, eta auzoa betetzen duten abenturazale amorratuek osatzen zuten gehienbat haren bezeria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Egia esan, molde hartako bezeria gogoko baldin bazuen, damurik gabe utziko nizkion saltzaileari horrelako bezero guztiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Eguraldiaren hobekuntza nabarmenak garagardotegiko bezeriaren ugaltzea ekarri zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 47. orr.

Kirxaren kafe etxeak ere ateak itxiak zituen eta bezeria sakabanatua zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Gure bezeriak erosketak gutxitu dituela.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 15. orr.

Egia esatera, bezeria hark irabazi urria utziko zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 219. orr.

Senarrak eta biok diskrezio osoz tratatzen genuen bezeria.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

Bulego horietako askotatik pasatua zela, noiz buru, noiz aholkulari, noiz konspiratzaile, noiz negoziatzeko zerbait daukan bezero, noiz bezeriaren interesak kudeatzen dituen tratulari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zera zen arazoa, bezeria berria egokiro ohitua zen arren, hantxe zirautela oraindik ere aurreko bezero zahar batzuek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Don Tomas, herriko sendagile aristokratak eramaten zuen bezeria aberats guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Unión kaleko egoitza kontsulta arruntetarako erabiltzen zuen, eta ez zuen bezeria urria izango Erregeren dentista izatearen kontu horrekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 61. orr.

Zuzendariak gero eta bezeria bereziagoa bideratu zuen denda aldera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Badirudi agortu egin dela betiko bezeria eta bestelako ereduari ekin behar zaiola, eta ez da egia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Nik neuk zailtasunak banituen kartoietako zenbakiak bereizteko, auskalo zenbat lerro eta bingo galtzen zituzten ohiko bezeria osatzen zuten etxekoandre eta aurrejubilatuek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste bezeria mota bat hasi zitzaidan inguratzen, ahoz ahokoaren indarra, badakizue.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus