Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziminoak bezatzen ditut. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.
Zaldi basati bat bezatu eta haren gainean ibiltzen ikasi arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.
Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egiten da, eta bezatu duena hiltzen du. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Frantsesak eta alemanak izango dira gazteak eskolaren markoan "bezatzen" saiatzen diren lehenak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.
Eta, denetaz mintzatzera, ea noiz hasten haizen hire seme lotsagabe hori bezatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Hezkuntza teknologia berrietara mugatuko balitz, hezi baino gehiago bezatu egingo luke. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Arbaso handi hura aitatzat hartzea erabaki zuten Jonathan-eta-Léak, munduko ilunpea bezatu baitzuen, itzalari nagusiturik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 62. orr.
Nahigabe pertsonalak poesiaren kontsolamenduaren ukenduz bezatzea du Elizanburuk zaletasun. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 166. orr.
Espirituak du materia bezatzen, ezta? Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.
Krokodilo disekatuen ahoak eskaparateetan, animalia bezatuen logura eternalaren ordezkari. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.
Xeto lehengusua topatu nuen, uso bezatuz beteriko hiru kaiolarekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.