Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ereduak bezalatsu, ekonomilariek oso gogoko dituzte, halaber, metaforak eta narrazio metaforikoak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.
Ezer ez edatea bezalatsu da. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.
Hargatik esaten bide zuten nork bere burua hiltzea Jainkoari aurrea harrapatzea bezalatsu zela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.
Zeren zure inguruko batzuek uste baitute Francoren garaian bizi ginen bezalatsu bizi garela egun. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.
Bere begiak bezalatsu maite zituen bere kuttunaren bularrak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Selma bezalatsu sentitzen nintzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.
Bere ikaslea bezalatsu tratatzen zuen oraindik, onbidera bultzatu beharra zuela ere pentsatuko zuen ziur aski. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.
Berrogeiren bat pertsona geunden guztira, ohi bezalatsu, eta Joseba oso serio jarri da denon aurrean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.
Espero bezalatsu, erudizio eta arrazoi ikaragarriz sena eta bihotza galduxeak harrapatu ditut gure erjilioso zahar zibilberritu ustekook. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.
Eguerdian bezalatsu argi zegoen, eta ez zegoen ihes egiteko biderik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.
Guk, zerria hil baserrian eta, segituan haren gibela jateko usarioa genuen bezalatsu gosaltzekoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Ontzi arin eta hauskor bati bezalatsu aurrena, gogorxeago ondoren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Konparazio batera, gaurko faxistak bezalatsu. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.
Tragikoa izan da giza haragia, umeen haragia, sakabanatuta ikustea, akabaturiko animaliak balira bezalatsu. Berria - Mundua 2004-10-27
Kirxa emaztearengana jiratu zen, pitxerkada ur hotzek esnatu izan balu bezalatsu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.
Hobe izango dut, bai, bostekoa ematea, beste edozeini emango niokeen bezalatsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Ezinezkoa zait zer diozun asmatzea, zalapartaka hitz egiten didazunean, arestian bezalatsu. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.
Merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
-Orain arte bezalatsu? -nik galde. Txillardegi «Putzu», 1999 - 234. orr.
Denbora-pasa; gurutzegrama bat egitea bezalatsuko denbora-pasa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Aulkia Bavariako aterantz gidatu nuen, hondorik gabeko putzu baterantz eramanen nuen bezalatsuko umorez. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 102. orr.
Euskaraz mintzatzea bera kontsolamendu handia zen, gisa batez, sorlekutik hurbiltzea bezalatsuko zerbait baitzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 139. orr.
Amerikan bezalatsuko bospasei beste salgune idekitzeko xedea du ondoko urtetan, Xinako Xangai hirian lehena helduden abenduan. Herria 2003-05-29
Euskaraz mintzatzea bera kontsolamendu handia zen, gisa batez, sorlekutik hurbiltzea bezalatsuko zerbait baitzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 139. orr.
Hura ere zalduna baitzen,jakina, baina oraingo zaldun euskaldunon artean ni bezalatsukoa: "Caballero de la Triste Figura". Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.
Hura ere zalduna baitzen, jakina, baina oraingo zaldun euskaldunon artean ni bezalatsukoa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.
Horrela ageriko da Frantses estatuan den arrangura hori bezalatsukoa dela beste estatuetan ere. Herria 2002-10-17
balira bezalatsu (3); bezalatsu da (6); bezalatsu jokatzen (3); bezalatsu sentitzen (4); bezalatsu zela (3); den bezalatsu (9); duten bezalatsu (5); egunean bezalatsu (5); guztiak bezalatsu (5); lehen bezalatsu (5); urte bezalatsu (3); zuen bezalatsu (3)