Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bezainbeste (orobat bezainbertze g.er.) 1 adina, bezainbat.

Beti izan naiz argala, baina ez orain bezainbat; ez, behintzat, hilobi-ganbera umel haiek erakusten zizkigun Palenqueko indio zahar hura bezainbeste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Multzo horretakoen artean buru bezainbeste aburu zegoenez, euskalkizaleen indarrak nagusitu ziren berriro.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 206. orr.

Ez larritu, badut eta zuen diru-gosea asebetetzeko bezainbeste diru.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.

Inork ez dauka Azpimunduko izakiak menperatzeko bezainbeste ahalmen magiko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.

Saltoki handietan ez da esaten den bezainbeste lan sortzen.  Berria - Harian   2005-10-26

Hori guztia egin ostean, honantzean lorategitik nahi bezainbeste fruitu har dezakezu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Erabakitzen dut hobeto ezagutu behar dudala, ahal bezainbeste denbora eman behar dudala haren ondoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Literaturan bezainbeste arrazoibideetan, epigrama da onespen errazena eta zabalena duen generoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.

Aizu, nekatuta nago, dagoeneko nik bezainbeste dakizu, edo gehiago agian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Gurutzatuak Bezain gizon edo bezain erdi gizon izanik, haiek merezi zuten bezainbeste merezi zutela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

Ahal bezainbeste jokatzea da nire helburua, pixkanaka taldean tokia egin ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-12-02

Argitasuna, beraz, ez da joan zen urriaren 3ko eraztun eklipsean bezainbeste jaitsiko.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Adiskide hau ni bezainbeste maitatzeko eskatzen diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 488. orr.

Lagunaren mihiak bezainbeste beldurtzen zuen esperientziaren berriak. uste diat "carpe diem" leloa ez dela inoiz gaur bezainbeste errepikatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Antza denez, lanbideak bezainbeste moldatzen du nortasuna bizilekuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Bizitza, hi bezainbeste gorroto dut!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Urteak isuri ziren, odola bezainbeste, elur ura bezainbeste, negarra bezainbeste.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Aspertu egiten naute kontu horiek guztiek, film kaskar eta luzeegi batek bezainbeste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

2 bezainbesteko adlag adinakoa.

Ez dugu zuzen ikusi dibortzioak onargarriagoa izan behar duenik, beste garai batean banantzeak ziren bezainbestekoak, behinik behin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Egun horietan beste edozeinetan bezainbesteko harreman sexual onak eduki daitezke, koitoa eginda nahiz egin gabe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.

Danek argudiatu du lan asko duela, kosta egiten zaiola bere presidenteari buruz egiten ditugun txantxak onartzea, eta ez daukala behar lukeen bezainbesteko objektibitaterik. "Clintonek disapointatu egin nau".  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

Ingalaterrako erreginak bezainbesteko eskubidea zuela berak dirua irartzeko, eta ezagutzen zuela Poole delako bat, Newgate-en preso zegoena eta metalen nahasketan arras aditua zena, zeinaren laguntzaz bazuen asmoa egunen batean bere irudiz txanpontzeko urrea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.

Zenbakiak esan ahala neskak bere kartoiak aztertzen zituen, gizonarenak ere ikusteko atzera eginez, tipoak, pentsatu zuen Jamesek, bere zenbakiak zaintzeko bezainbesteko zentzurik izango ez balu bezala.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Antzoki Txikian behar bezainbesteko esperientzia izan nuen horretaz ohartzeko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 79. orr.

Desoreka haren kinkatik libratu ustez, egun batzuetan oroitzapen maiteenei atxikitzen saiatu nintzen, aita, ama eta familiarteko eszena gozoenei heltzen nien, txaluparen kateak aingurari bezala, baina ezerk ez zeukan Ritaren akorduak bezainbesteko indarrik nigan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Gertatzen ez diren gauzek gertatzen direnek bezainbesteko eragina daukate.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus