Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuak, esku luzexkoak, baina leunak eta betteak, eta azazkal luzeak, esmalte gorriz pintatuak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.
Badirudi estimazio dezentekoa zuela sasoi hauetako euri zaparrada bette-bette horietako batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.
Aterkipean asko dabilenak, horrek bai, horrek badaki noiz ari duen lanbroa, noiz sirimiri ttikia, noiz sirimiri bette-bettea, noiz eurittikia, noiz euri motela, noiz euri axkarra, eta noiz eurijasa eta zaparrada mardula... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.
Han, XVI. mende aldean, Lantainako alaba nobleak, ongi gordean zeukan, ustez, bere pekatua, baina ezkontzeko egunean, hor nabaritu du Urtsuako kondeak, haur izateko bette bettean dagoela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.