Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odola isurtzen hasi zen, eta suak betseina eta betazalak erre zizkion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.
Bisa eta pasaporteetan argazki digitala, hatz markak edo betseina ipiniko dira. Berria - Mundua 2004-03-26
Neskatoak begiratu zionean, haren betileetako lerrotxo guztiak ikusi zituen, eta betseinen zirkuluak, eta betazalen kurba, eta ileen elkargurutzatze sotilak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.
Semea zela eta, andrearen betseinak poxi bat handitu zirela ohartuta, mutilaren zahar-berriak eskatu nizkion. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.
Ez zitzaidan gustatu Hannak kontaturikoa: pultsuaren gorabeherak, atzo azkar, gaur motel, are motelegi ere, aurpegia gorrituta, Hannak zioenez, eta betseinak zeharo uzkur, gehi arnasketa-arazoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 231. orr.
Halako egoeran, jenderik ezagunenaren begirada ere ezberdina begitantzen zaigu, beteagoa, adierazgarriagoa, eta irudipena sorrarazten du ahotsa aditzen zaionetan baino esanguratsuagoa ez ote den betseinek biziro eta etengabe iraitzi ohi duten mezua. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.