Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
betortz iz letagina.
Txapela eta ahoan hortz bat, hortz bakarra, letagina izan zitekeena, luzea baitzen goiko aldeko betortz hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.
Samek orkoaren aurpegi maltzurra ikusi zuen argi gorrixkari esker: erpe zorrotzek markaturik zegoen antza, odoletan bustita; betortz irtenetatik lerdea zerion tantaka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Sethek ahoa zabaldu zuen, eta betortzak eta mizto erdibitua ez baizik egia jaurti zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.
Tiroen suzko hotsak entzun ziren betortzen ukaldiekin batera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.