Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

betirako 1 adlag betiko.

Momentu hau betirako gorde nai dut nere biotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 112. orr.

Saiatu naiz Frantziskoren bizitzako datuak biltzen, haren bertute, egintza eta esanak, zatika bada ere [...] ez zitezen betirako gal.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Hobe elkar ezagutu ez bagenu, edo betirako joango bazina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

Tamalez, 1940. urtea zen eta nazien inbasioak betirako zapuztu zituen argitaldarien asmoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 146. orr.

Ixtripu latz batek betirako eraman du Beñat Jaury ahatsarra.  Herria   2004-09-23

Etsi duen jendeak hiritik betirako alde egin aurretik egiten duen azken keinu inkonformista.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 114. orr.

Bakean zegoen nire bihotza, nire txikitasuna behingoz eta betirako hautsiko zuen astakeria hura gauzarik normalena zela sentituz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Zuen zerbitzari eginik naukazue betirako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

Interes tasak ez dira betirako %1ean mantenduko.Ez dutea alemanek gerla betirako irabazia?  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Kerguelen larriki kolpatua eta betirako desitxuratua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 75. orr.

Dena isilik egongo da, dena betirako isilik egon dadin egina balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

Nori axola, bestalde, Antton Ihartzegarai hau betirako itsu, mutu eta gor gertatzea?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

2 izlag

Betirako formen egarriak ekarri du honaino Anton errementaria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Humprey Bogartek Betirako loa filmean erakusten zuen aurpegia gomutatu zuen bat-batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 108. orr.

Soldaduak eta heroiak alde guztietan ohoratzen dira eta omena egiten zaie, aurkikuntzak egiten dituztenei betirako ospea ematen zaie.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Jaungoikoari galdeginez bekatuaren betirako ondorioak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 115. orr.

Bere arerioek aldiz, betirako boterea eskuratu nahi izatea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-10-19

Betirako paradisu horrek, betirako poz horrek, nola ez zuen inor hunkitzen, eta gainera, buruan argi muttur bat zuenarendako, sari baino areago zigor zirudien, "infernu eternoa" asmatu behar izan zuen erlijio judukristauak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 112. orr.

Zure betirako lur-hartze hori amaren altzora eta sabelera bihurtzea bezala izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Ordurako, zure altxorra betirako lurpean dagoela adieraziko dizute seinaleek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 166. orr.

Kausi dezala orai beste munduko zabaletan betirako deskantsua.  Herria   2004-07-29

Betirako Jainkoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.

3 (izenondo gisa)

Sinesten dut badela unibertsoan azken indar antolatzaile betirako bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.

4 (izan aditzarekin)

Lehengo eta betirako zen asmakizun miresgarri hark.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Ziur asko betirako izango naiz mitomanoa.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Adiskideak betirako zirela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

Bere etxea urpean duenak, bere zati bat ere urpean du betirako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

· Zordun betirako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 21. orr.

5 behin betirako (68 agerraldi, 11 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 485 agerraldi) adlag behin betiko.

Estatu idazkariak egitasmoa behin betirako baztertu dutela esatea espero dut, eta ez aldi baterako atzean utzi dutela entzutea.  Berria - Mundua   2006-01-12

Azkenik, iazko urrian, plaza hori behin betirako lortzeko oposizioa pasatu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Joanesek geroztik ere sekulan ikusi ez zuen begirada baten indarra zeukan, hain sarkorra, behin betirako, argazki bat paretan bezala, oroimenean itzaturik gelditu zitzaiona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

1834ean desagertu zen behin betirako erakunde hori.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Aberatsek behin-betirako egiten baitituzte gauzak, ongi eginak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Batzuen behin betirako askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Ziur naiz partaide bakoitzak behin betirako bakerako bidea aurkitzen jakinen dutela.  Berria - Harian   2006-03-23

Erretiroa behin betirako.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behin betirako (33); behingoz eta betirako (5); betirako agur (3); betirako alde (4); betirako desagertu (3); betirako eraman (3); betirako galdu (7); betirako galduko (3); betirako geratu (3); betirako geratuko (4); betirako iraun (3); betirako utzi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus