Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamarrak aldera, nekazari familia bat sartu zen nire konpartimentuan, neska betilun bat eta haren guraso kalakariak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.
Herrixka bateko jendarme lokartutik hasi eta bera bezalakoak zaintzen dituzten emazteki betilunetara, urdina da estatuaren mailak oro apaintzen dituena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 77. orr.
Aitzitik ere bai, ordea: gizaki orok du egunerokotasuna alarde betilunik gabe bizitzeko dohaina. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.
-Sinesgaitza da gure zorte txarra, e? -esan zuen Ronek betilun, Scabbers arratoia hartzeko makurtuz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.
Pepponek betilun begiratu zion. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 334. orr.
Zenduaren arreba batek gidatutako ibilgailutik jautsi zen Ximurraren ama, betilun eta herabe. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.
Betilun samar joan zen, bere aberkideari begi gaiztoz begiraturik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.
Benetan betilun zihoan gizona; gogoa beltz. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 175. orr.
Han hogeita hamar bageunden banan bana denoi begiratu zigun eta, ordurako zeharo betilun, galdetu zuen: [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.